Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Hego Euskal Herriko zerga sistema eta aurrekontuen azterketa

Hego Euskal Herriko zerga sistema eta aurrekontuen azterketa

2018/06/06
Argitaratu berri dugun Azterketak 37 txostenean Hego Euskal Herriko zerga sistema eta 2018ko aurrekontuak aztertzen ditugu, Europan gertazten denarekin alderatuz. Propaganda politikoa alde batera utzita, fiskalitatearen eta aurrekontuen argazkiak erakusten du egiten diren politikak sozialak ote diren eta erabaki horiek noren onerako hartzen diren.

Azterketak 37Txosten osoa ikusi nahi baduzu salkatu hemen

Txostenaren sintesia duzu honokoa.

Presio Fiskala:

Zerga Sistema geroz eta bidegabeagoa:

  • Europako azken muturrean zerga bilketan. Gutxienez EB28ko bataz-besteko zerga bilketa behar dugu. Hori eginez gero ia 7.000 milioi € genituzke inbertsio publikorako.
  • Zerga-bilketaren zama nagusiena lan-errenten gainean. Irabazien eta aberastasunaren baitan esponentzialki ordaintzeko sistema ezinbestekoa da.
  • Sistema geroz eta bidegabeagoa: zeharkako zergen pisu geroz eta handiagoa. Zerga zuzenek izan behar dute diru bilketaren pisu nagusia, bakoitzaren irabazien gainean ezartzen baitu pisu erlatiboa.
  • Enpresa irabazien gaineko zerga Europako baxuena eta izugarrizko iruzurra (lan-errentek irabazten dutenaren %58 aitortzen dute eta enpresen %77k galerak edo 6.000€ baino irabazi txikiagoak). Enpresa irabaziei presio fiskala handitu behar zaie, gutxienez EB-28ren bataz-bestekora. Eta iruzur fiskal izugarriari (3.000 milioi €tik gora EAEn) aurre egiteko bitartekoak jarri behar dira.

Aurrekontuak eta inbertsioa Hego Euskal Herria 2018

Espainiar Gobernuarekin bat egiten duten aurrekontuak.

  • Gastu-araua: Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketa zorraren ordainketa inbertsio publiko eta sozialaren gainetik lehenesteko.
  • Aurrekontu-Egonkortasun eta Finantza-Iraunkortasun Legea: Estatuak erakunde guztiei defizita eta gastu muga ezartzeko eskumena. EAJk babestuta 2018rako defizit muga BPGren %0,4, 2019an %0,1 eta 2020an defizitik ez.
  • Gastu-araua. Edozein delarik ere diru-bilketa inbertsio publikoa mugatzen duen araua. EAJk babestuta 2018rako 2017ko aurrekontuaren +%2,4 gehienez. Murrizketa politikak betikotu eta diru-bilketa gehigarri osoa zor publikoa ordaintzera.
  • Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundien, Nafarroako Gobernua eta Espainiar Gobernuaren artean adostuak.
  • EAEko Ekonomia-Ituna eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa baliorik gabe. Euskal Erakundeek aurrekontuak erabakitzeko duten eskumenari eraso zuzena.

Zor publikoa ordaintzera geroz eta diru gehiago. EAEn 2009arekiko +1.263 milioi € eta Nafarroan +348 milioi €.

Inbertsioak oinarrizko zerbitzuetan: Europako azken muturrean.

Europako bataz-besteko esfortzua eginez gero EAEn 3.000 milioi € inguru gehiago izango genituzke eta Nafarroan 1.000 milioi € inguru gehiago. Osasungintzan 2.230 milioi € gehiago eta Hezkuntzan 1.338 milioi €.

Osasuneko gastu publikoa EB 2015

Hezkuntzako gastu publikoa EB 2015

Pobrezian eta egoera txarrean dauden herritar kopurua geroz eta handiagoa den arren, prestazio sozialak eta oinarrizko beharretarako laguntzak murriztu egin dira edo ez dira beharren baitan hazi (DSBE edo etxebizitza laguntzak).

Euskararen ezagutza eta erabilera bermatu eta zabaltzeko politika eta aurrekonturik ez dago. EAEn aurrekontuetan ere pisua galduz doa.