Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio zentrua Azterketak Azterketak 37: Fiskalitate eta aurrekontuen 2018ko HEHko txostena

Azterketak 37: Fiskalitate eta aurrekontuen 2018ko HEHko txostena

PDF document icon Azterketak 37.-Fiskoa.pdf — PDF dokumentua, 886 KB (907816 bytes)
Bestelako gizarte-politika posible eta beharrezkoa da Euskal Herrian. Zerga-politikak egituratzen eta baldintzatzen du gastu publikoa eta, ondorioz, baita beste politikak ere. Auzitan dagoena, interesak eta aberastasunaren banaketa. Dena dela, politika alternatiboak eta bestelako fiskalitatea proposatze aldera, beharrezkoa da lehenik Hego Euskal Herriko zerga-sistema analizatzea, zenbat diru biltzen den, nork eta nola ordaintzen dituen zergak. Ondoren gastua dator. Gizartearen beharrak asetzea helburua duten aurrekontuak eginez, edo gastu erregela eta Madrilen adosten diren gainontzeko mugak betez egindakoak. Propaganda politikoa alde batera utzita, fiskalitatearen eta aurrekontuen argazkiak erakusten du egiten diren politikak sozialak ote diren eta erabaki horiek noren onerako hartzen diren. Dokumentu honetan politika fiskalaren inguruan eta azken aurrekontuen azterketen txostenekin eginiko bilduma egingo dugu.