Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Eulen-Euskalduna: Jauregiko fokuen atzealdea argitzen duen duintasuna

Eulen-Euskalduna: Jauregiko fokuen atzealdea argitzen duen duintasuna

2018/04/25
2017ko udan Eulen azpikontrataren bidez Euskalduna Jauregiarentzat lan egiten zuten bi langile ELAren egoitzara gerturatu ziren, urte luzez jasandako lan eta soldata degradazioaz nazkatuta, euren egoera hobetzen saiatzeko enpresarekin gatazka ireki bat hastearen aukera planteatzeko asmoz. Horrela hasi zen, 6 hilabete geroago, euren lan-baldintzen eta soldataren hobekuntza esanguratsua ekarriko zuen prozesua, zeinetan langileek erakutsitako sendotasunaren ondorioz, enpresak bere burua hauen eskariak onartzera behartua ikusi zuen.

Eulen-EuskaldunaIker de Luz (EHUko ikerlaria) eta Peio Salazar (Hegoa Institutuan doktoratua)

Irakurri dokumentu osoa

Euskaldunak azpikontratatutako plantillarentzako hobekuntzak nabarmenak izan ziren:

-  %20 eta %45 arteko soldata igoerak, kategoriaren arabera, Peoiaren kategoria desagerrarazi eta Peoi Aditua bilakatu izanari esker. Horrekin  kategoria baxuenak duindu eta gainontzekoetan hobekuntzak lortu ziren.

-  Urtean 80 orduko lan-jardunaldiaren murrizketa.

-  Lan-egutegia mugatu eta zehaztu (ordura arte oso prekarioa).

-  Lan egindako 5 asteburuko 2 libre izatea (aurretik ez zuten asteburu librerik).

-  Behin-behineko pertsonala egonkor-diskontinuo bilakatzea (plantilaren %65 dira).

-  Lan-erreformaren  aurkako  klausulak  (aplikazio  ezaren  aurkako neurriak eta ultra-aktibitate mugagabea).

-  Subrogazioa.

- Metaturiko esperientzia eta antzinatasunaren arabera deitzea bermatzeko lan poltsa.

-  Ohiko gaixotasun eta lan-istripuengatik bajan %100ko soldata.

-  Lizentzien hobetzea.

-  Plusetan hobekuntzak (gabonak eta jai-egunak).

-  Antzinatasunaren  aitortza  (gehienek  15  urte  daramatzate  Eulenekin Euskalduna Jauregiak azpi kontratatuta).

-  Hitzarmenaren 4 urteko iraunaldia (2018-2021).

Prozesuaren hasieratik sei hilabetera eta 14 egun iraun zuen grebaren ostean, Euskalduna Jauregiko langile azpikontratatuek enpresari kontzesio garrantzitsuak erauzi zizkioten, euren lan- eta soldata-egoera nabarmen hobetu zutenak. Horregatik, euren kasuak ezagutua eta aitortua izatea merezi du.

Pirritx eta Porrotx