Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio zentrua Izan ta Esan Eulen-Euskalduna: Jauregiko fokuen atzealdea argitzen duen duintasuna

Eulen-Euskalduna: Jauregiko fokuen atzealdea argitzen duen duintasuna

PDF document icon EULEN-Euskalduna-Eusk.pdf — PDF dokumentua, 446 KB (457186 bytes)
2017ko udan Eulen azpikontrataren bidez Euskalduna Jauregiarentzat lan egiten zuten bi langile ELAren egoitzara gerturatu ziren, urte luzez jasandako lan eta soldata degradazioaz nazkatuta, euren egoera hobetzen saiatzeko enpresarekin gatazka ireki bat hastearen aukera planteatzeko asmoz. Horrela hasi zen, 6 hilabete geroago, euren lan-baldintzen eta soldataren hobekuntza esanguratsua ekarriko zuen prozesua, zeinetan langileek erakutsitako sendotasunaren ondorioz, enpresak bere burua hauen eskariak onartzera behartua ikusi zuen.