Bilboko Azkuna Zentroko mediatekako langileek lortu zuten

2019/02/01
Kultura munduan bizi den prekarietatearekin amaitzeko egin diren esperientzia arrakastatsuak partekatu zituzten Tabakarelan urtarrilaren 27an, igandea, greban diren Ubik liburutegiko bitartekariek antolatutako mahai inguruan. Bertan, Bilboko Azkuna Zentroko mediatekako langileek beren esperientzia kontatu ziguten.

Bitartekariak mahai inguruaPatricia Fernández, Bilboko Azkuna Zentroko mediatekako langilea (mahai inguruan esandakoen laburpen bat da hau)

Azkuna Zentroko mediateka 2010etik dago martxan. Bertan 25-30 langilek egiten dugu lan. Zortzi urtetan zehar lan-baldintza kaskarrekin ibili ginen, gurea ez zen hitzarmen bat aplikatzen zigutela: bulego eta despatxuetako hitzarmen estatala. Hitzarmen horretan ez da azaltzen asteburu eta festa egunetan lan egiten denik, guk asteburu eta festa egun guztietan lan egiten duguean. Hitzarmenean hori agertzen  ez denez, asteburu eta festetako lan egunak ez genituen kobratzen. Oso ausartak garenez, halaxe iraun genuen 8 urte luzez. Baina gure zerbitzua emateko lehiaketa publikoa ireki zenean gauzak aldatu ziren.

Ez da egun batetik bestera burua joan zaigula eta grebara goazela. Urteetan zehar ibili ginen enpresekin, zentroko zuzendaritzarekin eta udalarekin hitz egiten saiatzen, akordio batera iritsi eta greba prozesua ez abiatzeko

Enpresak nahi zuen beste 8 urtez berdin jarraitzea. Ordura arte ez ginen liburutegiko laguntzaileak, hitzarmenean soilik laguntzaile gisa agertzen ginen (berdin du farmaziako laguntzaile, okindegiko laguntzaile...), ez zen azaltzen liburutegian genbiltzala lanean.

Ahalduntze prozesu bat egin ostean, eta ELA sindikatuaren laguntzarekin, ondorioztatu genuen guri zegokigun hitzarmena Bizkaiko esku hartze sozialeko hitzarmena zela (egia esan, edozer gauza zen orduan geneukana baina hobea). Gu jendearekin gabiltza lanean. Beraiei laguntzen, kultura sortzen, erakusten, teknologia eta kultura berria sustatzen... Hori, igande eta jai egunetan ixten duten bulego eta despatxuetan ez dago.

Ez zitzaigun antzinatasuna aitortzen (8 urte ondoren!), 1.000 eurotik behera kobratzen genuen. Ni %100eko jardunaldiarekin ez nintzen 1.000 eurotara iristen. Patetikoa da, baina beti aurkituko dugu inguruan gu baina okerrago dagoen norbait. Gure kasuan errefortzurako pertsonala zen: %50-70eko  lanaldiarekin 500-700 euro kobratzen zuten asteburu eta festa egunetan lan eginez (hilean asteburu bakarra libratuz).

Guk 8 urte luze generamatzan soldata berberarekin, antiguedade gabe, jai egunak kobratu gabe... beldurra genuen. Irauten duzu ez duzulako beste aukerarik

25 pertsona izanda ere asko batu ginen. Zaila da hainbeste pertsona elkartzea, batzea, bide berberean, antzeko gauzak pentsatzen. Asko batu gintuen ideia izan zen Azkuna Zentroak gu guztiok baina gehiago iraungo duela, denok nahi dugula Azkuna Zentroak zerbitzuak baldintza onetan ematea, iraungo duen espazio bat dela, belaunaldi desberdinetako pertsonek hemen ikasiko dutela, hemen sortuko dutela kultura... Soldata horiek nozitzen ditugun langile bezala eta herritar bezala defendatu behar dugu leku honek baldintza onetan irekitzea ateak, baldintza onekin, ez soilik guretzat, baita gure ondoren etorriko direnentzat ere, erabiltzaileek kalitatezko arreta izan dezaten, ongi ordaindutako zerbitzua, kultura ongi ordaindu behar da eta. Hori izan da gu guztiak batu gaituen ideia nagusia, eta prozesu baten ostean abiatzen da aldarrikapen fasea.Lehiaketa deialdi berri hau ireki zenean bi gauza egin genitzakeen: guztia irensten jarraitu eta beste 8 urte luzez berdin jarraitu ala nahikoa da esan. Planto egitea erabaki genuen, hala jarraitu baino, prest ginen gure lanpostuak galtzeko ere.

Berak ez zekien zer zen mediateka, ateratzen genuen zaratagatik kexatzera etorri zitzaigun (egia da zarata handia ateratzen genuela), baina pankarta atzean gurekin amaitu zuen erdi negarrez: hau zen nire alabak bere enpresan egin behar zuena

Ez da egun batetik bestera burua joan zaigula eta grebara goazela. Urteetan zehar ibili ginen enpresekin , zentroko zuzendaritzarekin eta udalarekin hitz egiten saiatzen, akordio batera iritsi eta greba prozesua ez abiatzeko. Baina ez ikusiarena egin ziguten guztiz, eta gelditu zaitzaigun bide bakarraantolatzea eta grebara joatea izan zen.

Greba

Greba oso gogorra da emozionalki. Zaila da jendea ondo egotea. Gaizki pasatzen duzu. Etengabe buruan dabilkizu "lana gal dezaket eta familia dut", eta oso gogorra da enpresen eta udalaren partetik  erantzunik ez jasotzea. Agian uste zuten pasa egingo zitzaigula, nekatuko ginela... hirugarren astera arte ez ziren gurekin harremanetan jarri. Enpresek zioten gurekin negoziatu nahi zutela, baina ez zegoela haien esku. Hau ménage à trois baten modukoa da. Orain arte enpresa-langile ziren borrokak, baina gure kasuan tartean daude udala, enpresak, Azkuna Zentroa eta langileak. Inork ez zuen erantzukizuna hartu nahi.

Mediatekan 1500 erabiltzaile inguru dabiltza egunean, eta jendeak babestu egiten zaitu. Greba prozesuan zehar erabiltzaileen feedback-a oso garrantzitsua da, indar asko ematen dizu. Gu pankartan ginela jendea pasatzen zen, eta zenbat aldiz esan diguten: baina zuek ez zarete funtzionarioak? Zuek entxufatuak zaudete...  Jendeak ez daki mediateka zer den, zer zerbitzu ematen ditugun, eta esaten diezunean 700 euro kobratzen duen jendea dagoela, harrituta begiratzen zaituzte.

Emakume baten kasua bereziki hunkigarria izan zen. Gogoratzen naiz negarrez amaitu genuela ia, kontatu zigulako bere alaba arazo batzuekin zebilela, lanetik bota zutela, epaiketetan-eta zebilela... Berak ez zekien zer zen mediateka, ateratzen genuen zaratagatik kexatzera etorri zitzaigun (egia da zarata handia ateratzen genuela), baina pankarta atzean gurekin amaitu zuen erdi negarrez: hau zen nire alabak bere enpresan egin behar zuena. Honek emozionatzen zaitu, asko animatzen zaitu. Baina konturatzen zara desinformazio handia dagoela oro har.

Eraikin hau guztion artean ordaindu dugu eta eskubidea dugu erabakitzeko zer zerbitzu eman, zer baldintzatan... Gertatzen dena da gizarte kontsumista honetan emango digutenaren zain gelditzen garela aktibatu eta gurearen alde borrokatzen hasi ordez. Azpikontratatuak gaude, baldintza negargarriekin, baina ez dugu ezer egiten egoera aldatzeko, berdin jarraitzen dugu.

Arte Ederrak MuseoaGuretzat erreferente bat izan ziren Bilboko Arte Ederren museoko langileak. Azpikontratatuak ziren, lan baldintza negargarriekin. Antolatu, grebara joan eta ekintza berritzaile koloretsu asko egin zituzten. Datozen belaunaldien alde borrokatzeko betebeharra dugu, gure guraso eta aitita-amamek egin zuten moduan. Guk berdin egin behar dugu gure seme-alaben alde.

Gauza bat da Azkuna Zentroak duen itxura ederra, eta beste bat berau aurrera ateratzen duten langileek pairatzen dituzten lan-baldintzak.  Guk 8 urte luze generamatzan soldata berberarekin, antiguedade gabe, jai egunak kobratu gabe... beldurra genuen. Irauten duzu ez duzulako beste aukerarik. Baina 8 urte ondoren konturatu ginen egoera alda genezakeela. "Nahikoa da!" esan genuen, eta 38 greba egunen ostean lortu genuen Bizkiako esku hartzeko hitzarmena aplikatzea. Zuek ere lortuko duzue.