La réglementation du travail por les délégues. La réforme du droit du travail 17/09/2010

20101007_reforma_laboral_anexo(marked).pdf 246.4 KB
Kaleratzea errazagoa eta merkeagoa izango da, eta enpresak diruz lagunduko dituzte horretarako Kaleratze objektibo bidezkoaren kalteordaina urteko 20 egun dira, gehienez 12 hilabete adina. Bidegabeko kaleratzea (justifikaziorik gabea) librea da, baina ez debaldekoa (urteko 45 egun, gehienez 42 hilabete adina). Kaleratzeak objektibotzat jotzeko aukera zabaldu egiten da. Idazkerak zabaldu egiten ditu kaleratzeak egiteko zioak, ekonomiko zein tekniko, antolakuntzako edo produktiboak direla ere. Gainera zio horiek justifikatzerakoan enpresek aski izango dute “egoera txar bat” argudiatzea, esaterako “galerak, unean-unekoak edo etorkizun direnak, edota diru-sarrera mailaren jaitsiera iraunkorra”. Nahikoa da “kaleratzeko erabakia arrazoizkoa dela uste izateko gutxieneko zantzu bat”.