[Azterketak 39] Soldatak Gipuzkoan: eros ahalmena behera, desberdintasunak gora

AZTERKETAK 39. Zbk.pdf 1.3 MB
Dokumentu honetan, Gipuzkoako soldaten nondik norakoak aztertuko ditugu. Horretarako 2008tik 2017rako datuak izango ditugu oinarri. 2008 urtea hartzea oinarritzat ez da ausazkoa; izan ere, urte hori izan zen krisia hasi zen urtea eta gure asmoa da dokumentu honetan krisiak soldaten bilakaeran izan duen eragina ikustea. Honela, bilakaeraren analisia egin ahalko dugu, betiere dagokion adierazlearekin alderaketa eginez, hala nola, Kontsumo Prezio Indizearekin (KPI). Hurrengo lerroetan, soldaten bilakaera ez ezik, soldataren banaketa, banaketa hori sexuka nola ematen den, migranteengan zer nolako eragina duen edota gazteen egoera prekarioa ere ikusiko dugu.