Vous êtes ici : Accueil Articles Vivre mieux avec moins

Vivre mieux avec moins

23/05/2012
Yayo Herrerok idatzi digu Inguru Gaiak saileko hirugarren alea. Bertan, datozen hamarkada hauetan erantzun beharko diogun ezinbesteko premiari buruz hitz egiten du: ezinezkoa da kontsumismoan oinarritutako hazkunde infinitua planeta finitu batean. Mendebaldeko gizartea gutxiagorekin hobe bizi daitekeela dio, betiere justizia sozialean sakonduz.

Denbora luzaz, mugimendu ekologistak eta sindikalgintzak elkarri bizkarra eman diote eta elkarren aurka ere bizi izan dira. Kapitalismoaren aurkako ekologismo sozial batek kapitalaren eta lanaren arteko kontraesanetan pausatu behar du begirada, eta negoziazio kolektiboari eta lan-eskubideari eusteko kezka izan behar du. Egiazko lurraldeetan sustraituriko sindikalgintzak ezin du ahaztu kapitalismoaren ekoizpen moldea, funtsean, bizitza mantentzearen aurkakoa dela.

Lanaren kontzeptua bera eztabaidatu beharra dago, ekoizpenaz gain, etxeko ugalketa eta eguneroko ongizatearen kudeaketa ere barne hartzeko; aztertu beharra dago zer sektorek eta jarduerak balio duten giza premiak asetzeko, eta zeintzuek baldintzatzen duten etorkizuna, baita epe laburrean ere; ikertu beharra dago zer aliantza eta sinergia izan daitezkeen sindikalgintza, ekologismoa, feminismoa eta beste mugimendu batzuk borroka bateratuetan elkartzeko tresna egokiak. Horra hor berehalako batean egin beharreko lanak; gaur egun, izan ere, itxuraz, aliantzak ehuntzea eta mugimendua egituratzea bide bakarra baita, bizi digun “estatu-kolpe” neoliberalaren kontra ekiteko eta bestelako errealitate bat eraikitzeko; hots, bere baitan hartzen gaituen planetarekiko errealitate bateragarri eta bidezko bat eraikitzeko.

Testu osoa irakurri

Vivre mieux avec moins