Langabezia tasa eta gutxieneko soldata Europar Batasunean

LangabeziaEtaGutxienekoSoldata.JPG
Soldata minimo altuagoen kontra daudenek argudiatzen dutenez, gutxieneko soldata altuago batek langabezia maila altuagoa eragingo luke. Hurrengo grafikoak langabezia tasa eta hilabeteko gutxiengo soldata alderatzen ditu eta, ikusten denez, ez dago harreman argirik bien artean. Are gehiago, langabezia tasa altuenak dituzten estatu biak –Grezia eta Estatu espainiarra, %24,1 eta %21,3arekin, hurrenez hurren– ez dira soldata minimo altuenak dituztenak Europar Batasunean, eta burutik urrun kokatzen dira.