Hemen zaude: Hasiera Multimedia Infografiak Hego Euskal Herriko presio fiskala Europako txikienetakoa da

Hego Euskal Herriko presio fiskala Europako txikienetakoa da

Presio fiskala da barne produktu gordinaren zer portzentaje biltzen duten Administrazio guztiek. HEHrako eskura dagoen azken datua 2012koa da. Datu horren arabera, presio fiskala BPGaren %31,1 da (zerga hitzartu, udal zerga eta Gizarte Segurantzarako kotizazioen artean). Hala ere, Europarako azken datu ezaguna 2011koa da, eta, urte hartan, 27-EBko presio fiskala, batez beste, % 38,8 izan zen. Beraz, HEHrekiko aldea BPGaren 7,7 puntukoa da.