Hemen zaude: Hasiera Multimedia Infografiak Gutxieneko soldata eta BPG per capita Europar Batasunean

Gutxieneko soldata eta BPG per capita Europar Batasunean

Grafikoan ikusten denez, Luxenburgo da Europar Batasunean gutxieneko soldata altuena duen estatua (1.922,96 euro hilabeteko) eta BPG per capitarekiko soldata minimo baxuena duena ere (%24,8koa). Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata Estatu espainiarretik inposatzen da, baina bere garrantzia batez beste sortzen den aberastasunarekiko –BPG per capitarekiko– baxuagoa da: 764,40 euro hileko soldata minimoa 12 ordainalditan gure BPG per capitaren %31,3 besterik ez da, Estatu espainiarrean %40 den bitartean.