Hemen zaude: Hasiera Multimedia Infografiak Gazteen langabezia tasa Hego Euskal Herrian EB28-koaren bikoitza da

Gazteen langabezia tasa Hego Euskal Herrian EB28-koaren bikoitza da

Gazteen langabeziari dagokionez, HEHko datuek (%39,2) 28 kideko EBren datuen (%19,9) bikoitza izaten jarraitzen dute eta Eurozonakoetatik (%21,9) oso urruti jarraitzen dute. Kasu honetan, hiru lurralde daude gurea baino okerrago: Kroazia (%41), Estatu espainiarra (%46,6) eta Grezia (%48,8). Arrazoi horregatik eta Europako 24 estatuk gazteen langabezia %25etik behera dutela kontuan izanda (are gehiago, 21 estatuk %20koa baino baxuagoa dute), Batasuneko maila eta joeratik baztertuta gaude Hego Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, Nafarroako datuak EAEkoak baino 5 puntu hobeagoak direla azpimarratu beharra dago. Honetan ere Islandia (%5,3ko gazte langabeziarekin), Alemania (%8,3) eta Norvegia (%10,2) dira egoera hoberena dutenak.