Hemen zaude: Hasiera Multimedia Infografiak Europar Batasuneko langabezia tasa altuenetakoa dugu Hego Euskal Herrian

Europar Batasuneko langabezia tasa altuenetakoa dugu Hego Euskal Herrian

Gure herrialdean dagoen lan eta gizarte egoera Europar Batasunekoarekin alderatzean, argi azaltzen da langabezia eta prekarietate maila altuenetakoak dituen lurraldea dugula HEH: %13,7ko langabezia tasa dugun bitartean, Eurozonak %10,4koa du eta 28 estatuen EBk %9,1; soilik lau lurraldek dute gurea baino langabezia tasa altuagoa Batasun guztian: Txipre (%15), Kroazia (%15,6), Estatu espainiarra (%21,3) eta Grezia (%24,2) dira. Ordea, Islandia da langabezia baxuena duen estatua (%3,6), 2008an finantza krisi gogorra pairatu bai, baina presio neoliberalen aurka banka sistema erreskatatu ez zuena. Alemania (%4,5) eta Norvegia (%4,6) daude ondoren.