Hemen zaude: Hasiera Multimedia Bideoak Idurre Eskisabel: euskalgintza, feminismoa eta identitateen eraikuntza

Idurre Eskisabel: euskalgintza, feminismoa eta identitateen eraikuntza

2016/07/01

Idurre Eskisabelen hitzaldia 2016ko ekainaren 17an Gasteizen, ELA sindikatuak antolatu zuen "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" mintegian. Lorea Agirrekin partekatutako gogoeta da. Euskalgintzan dago gure bizi muina. Eta bestetik feminismoa. Oso dibortziatuta egon izan dira urte askotan. Orain arte ez da konexio hori egin. Fase berri honetan euskalgintza nekatuta nabarituta, feminismoak identitatearen eraikuntza/deseraikuntzak egiten duen irakurketa txertatzea beharrezko iruditu zitzaigun.