I-Ener: trantsizio energetiko garbia herriarentzat, herritik energia berriztagarria ekoitziz

2016/05/19
Bideo hau ikusi ahal izateko marketing-cookieak onartu behar dituzu.
2014 urtean pertsona talde bat, transizio energetikoa beharrezkoa zela pentsatuz, herritarrak biltzen hasi zen energiaren sorkuntza berreskuratzeko asmoz. Euskal Herrian kontsumitua den energiaren %92a kanpotik heldua da, baina bertutezko trantsizioa garbia, errentagarria eta berriztagarria izango da. Egoera aldatzen hasteko sortu da I-Ener. 2016ko maiatzaren 12an aurkeztu zuen proiektua Bixente Uhalde kideak Bilbon, ELA sindikatuak antolatu zuen hitzaldi batean.