Hemen zaude: Hasiera Multimedia Bideoak German Kortabarria:"ELA eraldatzen joan da inguruko aldaketei aurre egiteko"

German Kortabarria:"ELA eraldatzen joan da inguruko aldaketei aurre egiteko"

2015/10/01

German Kortabarriak, ELA sindikatuko Idazkari Nagusiaren Alboko izandakoa, Bilbon aurkeztu zuen 2015eko irailaren 21ean "Gauzak horrela (ere) izan ziren" liburua. Bertan ELAren bilakaera deskribatzen du, 1976-ko Euba-Eibar III. kongresutik 2006-raino: Monkloako Itunak, Langileen Estatutua, lan harremanen euskal esparrua, LABekin harremanak, Gernikako ekitaldia, soberanismora jauzia, Lizarra-Garazi akordioa, Mallabiako eskaintza, prestakuntza iraunkorra-Hobetuz... gai asko jorratzen ditu Germanek, betiere berak bizitakotik eta dokumentazio lan ikaragarri batean oinarrituta.