Laura Gonzalez de Txabarri Ekosferan TTIP-ri buruz

2015/09/17
"TTIPek zerikusi gutxi du merkataritzarekin. Helburua ez da, jada baxuak diren arantzelak ezabatzea, helburua da, harmonizazioaren aitzakian, inbertsio eta merkataritza librerako oztopo diren araudiak desagerraraztea. Eta araudi horiek, ia beti, gizarteak konkistatu dituen eskubideak erregulatzen dituzten araudiak dira: lan harremanak, ingurumena, giza-segurtasuna. Akordio arriskutsua da, guztia merkataritza objektu bihurtu nahi duelako eta gure ustez badira ondasu batzuk merkataritzatik ar gelditu behar direnak: ura, airea, osasuna, giza eskubideak..."