Hemen zaude: Hasiera Multimedia Audioak Langileak kezkatzen dituzten arazoak eztabaida politikoan jartzea eskatu du Muñozek

Langileak kezkatzen dituzten arazoak eztabaida politikoan jartzea eskatu du Muñozek

Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiak euskal langileak kezkatzen dituzten arazoak eztabaida politikoan ager daitezela eskatu du gaur goizean Radio Vitorian. Bere esanetan Gizarte-Elkarrizketarako Mahaian hartutako erabakiek argi erakusten dute Eusko Jaurlaritza eta patronala bat datozela tresna guztiak langileen interesen aurka jartzeko orduan.