Hemen zaude: Hasiera Multimedia Audioak "Lana gustukoa izateak ez du esan nahi edozein preziotan lan egin behar dugunik"

"Lana gustukoa izateak ez du esan nahi edozein preziotan lan egin behar dugunik"

2018ko abenduaren 22tik greba mugagabean diren Tabakalerako Ubik liburutegiko grebalariak elkarrizketatu zituzten Euskadi Irratian apirilaren 30ean. "Ongi gaude. Ez da erraza greba luze batean egotea. Gora beherak ditugu. Talde sendoa dugu. Elkartzen gaituena da eskatzen duguna duintasuna dela, ez dugu pribilejiorik eskatzen. Hori garbi izanda, taldea kohesionatua dago. Bukatzeko gogoz, baina jarraitu behar bada, jarraitzeko indarrarekin ere bai."