Hemen zaude: Hasiera Multimedia Audioak Enpresek, batik bat handiek, ez dute zergarik ordaintzen

Enpresek, batik bat handiek, ez dute zergarik ordaintzen

Adolfo Muñoz “Txiki” Bilboko Radio Popular irratian izan da gaur goizean. Muñozek adierazi du enpresek, batik bat handiek, ez dutela zergarik ordaintzen eta, atzo sindikatuak plazaratutako txostena gogoan, azpimarratu du Sozietate zergan Europako batez besteko presioa aplikatuko balitz ogasunek 900 miloi gehiago eskuratuko lituzketela. Bestalde, Bizkaiko zahar-egoitzetan ia 100 egun daramatela greban gogoratu du.