Fundazioa

Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioa Euskal Herrian kultura sindikala sustatzeko ELAk sortutako kultur-erakundea da. Bere eginkizun nagusiak honakoak dira, besteak beste:

  • ELAko arduradun eta militanteei prestakuntza sindikala eman ikastaro, hitzaldi eta abarren bidez.
  • Militante sindikalentzako nahiz jendarte guztiarentzako argitalpen digitalak zein paperezkoak egin eta sare sozialetan zabaldu.
  • Akademiako erakunde eta pertsonekin lan egin ELArentzat interesgarri izan daitezkeen gaien ikerketa bultzatzeko.
  • Gure prestakuntza-helburuen inguruan lankidetza hitzarmenak bultzatu erakunde, unibertsitate, argitaletxe, herri-mugimendu eta beste erakundeekin.
  • Iparraldean elkarteentzako eta prestakuntzarako gune bat animatu.
  • Bilboko Dokumentazio Zentroa administratu.
  • ELAren artxibategi historikoa kudeatu.