Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio zentrua Trebakuntza Katalogoa

Trebakuntza Katalogoa

"Prestakuntza Sindikaleko Katalogo" honekin gure sindikatuak eskaini ahal dizkizun ikastaroen berri eman nahi dizugu. Ikastaro gehienek helburu praktiko bat dute, kontua baita sindikatuko arduradun, edota zure enpresako langileen ordezkari zaren aldetik zure lana hobeto garatzea. Lan sindikala konplexua da hainbat ikuspuntutatik; horregatik, uste dugu gure militanteen esku ahalik tresna gehien jarri behar dela, langile-klasearen onerako. Hiru arlo desberdinetako ikastaroak eskaintzen ditugu: ideologikoak, tekniko-juridikoak eta antolakuntzakoak.