Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio zentrua Oinarrizko lan arautegia Oinarrizko lan arautegia. Lan erreforma 2010/09/17

Oinarrizko lan arautegia. Lan erreforma 2010/09/17

PDF document icon 20101007_reforma_laboral_anexo(marked).pdf — PDF dokumentua, 246 KB (252340 bytes)
Kaleratzea errazagoa eta merkeagoa izango da, eta enpresak diruz lagunduko dituzte horretarako Kaleratze objektibo bidezkoaren kalteordaina urteko 20 egun dira, gehienez 12 hilabete adina. Bidegabeko kaleratzea (justifikaziorik gabea) librea da, baina ez debaldekoa (urteko 45 egun, gehienez 42 hilabete adina). Kaleratzeak objektibotzat jotzeko aukera zabaldu egiten da. Idazkerak zabaldu egiten ditu kaleratzeak egiteko zioak, ekonomiko zein tekniko, antolakuntzako edo produktiboak direla ere. Gainera zio horiek justifikatzerakoan enpresek aski izango dute “egoera txar bat” argudiatzea, esaterako “galerak, unean-unekoak edo etorkizun direnak, edota diru-sarrera mailaren jaitsiera iraunkorra”. Nahikoa da “kaleratzeko erabakia arrazoizkoa dela uste izateko gutxieneko zantzu bat”.