Inguru gaiak.-Mugikortasun jasangarria, teoriatik praktikara

MUGIKORTASUNA-Eusk1.pdf 214.2 KB
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak David Guillamon eta David Hoyosen "Mugikortasun jasangarria, teoriatik praktikara" argitaratu du Garraioaren papera garapen jasangarrian Europako klima azken 5.000 urteetako aldakuntzarik handiena pairatzen ari da Europako Ingurumen Agentziak egunotan ezagutarazi duen txosten baten arabera, eta garraioa da negutegi efektua eragiten duten gas gehien igortzen dituena. Horregatik, Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratzen duen David Guillamon eta David Hoyosen "Mugikortasun jasangarria, teoriatik praktikara" lana ezin une egokiagoan dator. Guillamon eta Hoyosen arabera, XX. Mendean "hazkunde ekonomikoa izan da gure gizartearen garapenerako motorrik handiena. Alabaina, gizartearen ongizatean eragin zenbait ikuspegitatik positiboak izan badira ere, beste batzutan, ingurumenean kasu, kezkatzekoak dira". Bi egileentzat, "garapen jasangarria paradigma berri bat dugu, eta bere xedea guztion bizi-kalitatea hobetzea da, orain eta etorkizunean; hartara, gure bizimoduari buruz eta beronek inguru naturalean duen eraginaz hausnartzera bultzatzen gaitu". Mugikortasun jasangarriaren helburua "garapen iraunkorrak eskatzen dituen baldintzekiko egokiagoa den garraio-eredu bat" da; horrek, bestek beste, erreakzioz jokatzen duten politiketatik (hots, azpiegiturak eraikitzea beste asmorik ez duena) politika proaktiboetara jotzea eskatzen du (eskaria kudeatzen duena, alegia); noski, egun alde batetik bestera mugitzeko ditugun ohiturak zalantzan jarri behar ditugu eta ingurumenarekiko egokiagoak diren garraiobideak erabili. Ingurumenak jasaten dituen arazo gero eta handiagoek berehalakoan eskatzen dituzte irtenbideak, eta instituzioek ezin dute luzamendutan ibili. Horregatik, Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratu duen lanak ez ditu soilik irizpide teorikoak eman nahi; aitzitik, helburutzat "mugikortasun jasangarrirako bideari ekitea" hartu du, baita egitasmo honi gauzatzeko behar adina zehaztasun ematea ere. Egileak: David Hoyos Ekonomian lizentziatua (UPV/EHU) da, eta Garapenerako ekonomiako masterra du (Manchesterko unibertsitatea). David Guillamón ere Ekonomian lizentziatua (UPV/EHU) da, eta lurralde antolamendu eta kudeaketan aditua (UPV/EHU). Biek lau urte daramate Ingurumen-Ekonomiako unitatean lanean, batik bat Euskal Herriko garraioaren, ingurumenaren eta lurralde-antolamenduaren arteko harremana aztertzen. Ingurumen-Ekonomiako unitatea Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde-Antolamendua sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Publikorako Institutuaren arteko ekimena da; bere xede nagusia jarduera ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko harremanak ikertzean datza. 1. GARAPEN JASANGARRITIK MUGIKORTASUN JASANGARRIRA . 2. MUGIKORTASUN JASANGARRIA LORTZEKO OINARRIAK . 2.1. Mugikortasun Jasangarri kontzeptua . 2.2. Mugikortasun Jasangarria lortzeko helburua . 3. MUGIKORTASUNARI BURUZKO OSOKO IKUSMOLDEA . 3.1. Garraio Politika . 3.2. Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendua . 3.3. Ekonomia eta Industria Politika . 3.4. Energia Politika. . 3.5. Aurrekontu Politika . 3.6. Zerga Politika . 3.7. Gizarte Politika . 3.8. Ikerketa Politika . 4. ONDORIOAK. . 5. ERANSKINA . BIBLIOGRAFIA .