Laneko osasunaren desafioak gizartearen eta lan merkatuaren aldaketak direla eta

Artazcozeus07.pdf 873.0 KB
Emakume eta gizonen arteko lan bizitzan desberdintasun handiak daude, eta desberdintasun hauek lan osasun eta segurtasunean dute eragin zuzena. Lan merkatuko generoen segregazioa dela eta, lan inguru, exigentzi mota eta tentsio desberdinak pairatzen dituzte emakume eta gizonek. Lan berdina izan arren, emakume eta gizonek zeregin desberdinak betetzen dituzte. Enpleguaren baldintzetan dauden generoen arteko beste desberdintasun batzuk lan osasun eta segurtasunen eragina dute ere: segregazio bertikala eta emakumeek maila altuko lan postuetara iristeko betoa, eta emakumeek lanaldi partzialean duten pisua horren adibide agerikoak dira. Emakume asko gaizki ordainduta eta prekarioak diren lan motetan izandu dira dira, eta horrek bere lan baldintzetan eta lan arriskuetan ondorioak izaten du. Emakumeek gizonek baino denbora gehiago egiten dute lan mota berdinean, eta beraz, denbora luzeagoz sufritzen dituzte lan horren arriskuak. Arrisku prebentzio on bat egiteko, langileei galdetzea eta beraien partaidetza izatea oso garrantzitsua da, baina emakumeek ordezkaritza sindikal ahula duten sektore edo lan motetan izaten dira, eta erabakitze mailetan partaidetza txikiagoa dute. Generoen arteko desberdintasunek, bai lanean, bai lanetik kanpo, emakumeen lan osasun eta segurtasunean dute ondorioak, eta lotura zuzenak daude zentzu zabaleko bazterkeriaren arteko faktoreen eta osasunaren artean. Emakumeek, etxe barruko ordaindu gabeko lan guztia eta adin txikikoen eta familiaren zaintza lanak egiten dituzte, kasu batzutan lanaldi osoko enplegua izan arren. Hau, beraien eguneroko lanari gehitutako lan eta presioa da, bereziki, lan formala eta esparru pribatuko lana uztartzeko aukera ia ezinezkoa denean. Lucia Artazcozek genero ikuspegi transbertsalarekin garatu du Lan Osasuneko ponentzia hau. Gai hau ikuspegi transbertsalarekin lantzea beharrezkoa da oso, emakume eta gizonen osasunean eragina duten faktoreak sakonean aztertu nahi baldin baditugu bederen. Nere Urrestarazu ELAko Genero politikako arduraduna