Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio zentrua Dokumentuak Euskalgintza sindikalgintzan txertatu

Euskalgintza sindikalgintzan txertatu

PDF document icon dok03_euskalgintza.pdf — PDF dokumentua, 665 KB (681409 bytes)
Hitzaurrea Fernando Iraeta Manu Robles-Arangiz Institutuko zuzendaria "Euskalgintza sindikalgintzan txertatu" lemapean hainbat jardunaldi antolatu genituen iaz. Eta horien artean, hitzaldi sorta bat ere. Lortu nahi genuen helburua bikoitza zen: Gure ekitaldietan euskararen erabilpena ziurtatzea eta euskera gaztelera bezain baliozko dela gauzatzea, alde batetik, eta euskara eta euskalgintzaren egoera aztertu eta etorkizunari begira hausnarketa egitea, bestetik. Urteko gure egitasmorako hasieran ezarri genituen bi helburu horiekin gure baitan euskararen normalizazio bidean aurrera egitea zen gure asmoa; otsailaren 20an bi horiei hirugarren xede bat gehitu zitzaien: Egunkaria ixtearekin eta horren ondorioekin kaltetuta gertatu ziren guztiekiko elkartasuna adieraztea, eta euskalgintzan diharduten herritar, erakunde eta elkarteen aldeko gure konpromisoa argi uztea. Bilbon, Martxelo Otamendiren eskutik "Euskarazko prentsaren egoera eta geroa" aztertu genuen eta "Kulturaren zurrunbiloan" murgildu ginen, Jon Sarasuarekin. Bernardo Atxagak hainbat "Gogoeta hizkuntzari eta kulturari buruz" egin zituen Donostian, eta "Euskararen aurkako gurutzada"ren berri eman zigun Joan Mari Torrealdaik Gasteiz eta Iruñan. Gure artean izan genituen hizlariek "kazetari bat, bertsolari-irakasle bat, idazle bat eta soziologo bat" ibilbide luzea egin ostean merezitako ospea dute norbere esparruan. Lauek ere euren hausnarketak eskaini zizkiguten, eguneroko gure jarduna aberasteko oso baliagarriak izan direnak. Liburuxka honetan hizlari bakoitzak helarazi zizkigun ideiak bildu ditugu. Eskertu nahi diegu, gainera, hitzaldietan esandakoa testu idatzi bihurtzeko egin duten lana. Interesgarria irizten genion hitzaldietan izan ginen ehundaka lagunetaz harago jende gehiagori ezagutaraztea.