Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio zentrua Dokumentuak Berritze sindikala: Zer ikas dezakegu hiru hamarkada hauetako ikerketetatik?

Berritze sindikala: Zer ikas dezakegu hiru hamarkada hauetako ikerketetatik?

PDF document icon doK 45_EUS_murray.pdf — PDF dokumentua, 238 KB (244381 bytes)
Sindikatuen berritzeari buruz hiru hamarkada hauetan egin diren ikerketak oinarri hartuta, artikulu hau horietatik atera ditzakegun ikasgaiak jasotzen saiatzen da. Hauek dira, hurrenez hurren, jorratutako gai eta prozesuak: estrategia sindikalaren modernizazioa, sindikatuen egiturak eta antolaketa-teknikak birmoldatzea, ekintza kolektiboko moldeak berritzea eta lan merkatuko insider eta outsider direlakoen arteko arrakala gainditzeko modua. Lau prozesu horien azterketatik erantzun errazik apenas sortu den, baina agerian geratu da sindikatuak etengabe aritu direla berritu nahian eta, hain zuzen, ahalegin eta bilaketa horretatik sortzen dira egiazko ikasgaiak. Argudio nagusia da jardun eta xede sindikalaren esperimentazio demokratikoko prozesu luze hori, zehatz-mehatz, termino horietan ulertu behar dela. Artikulu honetan, halaber, agerian geratzen da ahalmen estrategikoen funtsezko eginkizuna, baita ahalmen horiek garatzeko beharra ere, zenbait berrikuntza saiatzeko eta esperimentatzeko; izan ere, berrikuntza horietatik sor daitezke lan arloko erakundeak biziberritzeko eta indartzeko iturri berriak.