Amatasuna eta aitatasuna: Oinarrizko gida
          
            
          
          
            
              
              AMATASUNA_L_EUS.pdf
            
            51.2 KB
          
          
      
            Gida honetan, langileok amatasun, aitatasun, menpeko pertsonen zaintza
eta antzeko egoeren aurrean dauzkagun eskubideak aztertu ditugu. Izenburua,
"Amatasun eta Aitatasun Gida", ez da ausazkoa, gidaren helburuetako bat
ama, aita eta senitarteko garen aldetik esparru pribatuan sortzen zaizkigun
erantzukizun eta zereginetan dagozkigun eskubideez eta eginbeharrez
jabearaztea da eta.
Horretarako, estatuko legerian jasotako oinarrizko eskubideak eta EAEn
zein Nafarroan eskaintzen diren laguntzak aztertu ditugu.
Legeak eta Herri Instituzioek (EAEkoek, Nafarroakoek zein Estatukoek)
ez digute aukera handirik ematen lana eta bizitza pribatua bateragarri
egiteko; beraz, Gida honen asmoa ez da egoera hori gorestea.
Gure helburua gaur egun dauden egoerei eta aukerei buruz ahalik eta
informaziorik zehatzena ematea eta pertsona guztiak bizitzako bi esparru
horiek benetan, eraginkortasunez eta egoera guztietan bateragarri egin
beharraz kontzientziatzea da.
          
        