Aurrekontuak EAE 2018: aberastasunaren gero eta zati txikiago zerbitzu publikoetara

ej-aurrek-2018(1).pdf 479.0 KB
Eusko Jaurlaritzaren 2018rako aurrekontu-proiektua azken urteetako aurrekontu murriztaileen ildo beretik doa. Aurreko ekitaldietan hori justifikatzeko esaten zen diru-bilketa ez zela nahikoa. Alabaina, jakina da EAEko ogasunen diru-bilketaren bilakaera espero baino hobea dela oraingoz. Zehazki, 2017rako diru-bilketaren aurreikuspen eguneratua aurrekontuak egin zirenean baino ia 900 milioi euro handiagoa da (diru-sarreren atala zehatzago aztertuko dugu aurrerago).