Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio zentrua Azterketak Azterketak 3. Etxebizitza duin baten eskubidea bermatu

Azterketak 3. Etxebizitza duin baten eskubidea bermatu

PDF document icon Etxebizitza_euskara.pdf — PDF dokumentua, 291 KB (298699 bytes)
ELAk 2002an argitaratu zuen etxebizitzari buruzko lehenengo dokumentua. Oraingo azterlan honetan ikusiko dugunez, ordutik hona etxebizitzaren egoera larriagotu egin da eta, ondorioz, etxebizitzarekin loturiko gaiek protagonismo handiagoa hartu dute gizarte eta politika arloetako eztabaidetan; hala ere, instituzioek ez dute behar besteko garrantzizko ekintzarik egin. ELAk gai honetan ere eman ditu aurrerapausoak, eta, besteak beste, ehunetik gora taldek osatutako gizarte-ekimenean partehartu du, honako helburu hirukoitzari begira: etxebizitzarekin loturiko arazoak duen garrantzia gizartean zabaltzea, instituzioek gai garrantzitsu honen aurrean erakusten ari diren geldotasuna salatzea, eta etxebizitza eskubidea ziurtatzen duten politikak aldarrikatzea. Dokumentu honetan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak urtero argitaratzen duen “Etxebizitza beharra eta Eskaria EAEn”, eta hiru hilerik behin kaleratzen duen “Eskaintza Inmobiliarioa” hartuko ditugu oinarri, etxebizitzaren egoera eta beronen bilakaera aztertzeko. Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Sailak, ordea, 2000. urtean egin zuen tankera horretako azterlan bakarra, 2000-2004 Etxebizitza Plana prestatu zuen garaian, hain zuzen ere. Onartezin deritzogu egoera horri, batez ere, etxebizitza lortzea Nafarroako biztanleriaren zati handi batentzat arazo larria dela kontuan hartuta. Horregatik, gai honi duen garrantzia emateko eta etxebizitzaren egoera behar besteko zehaztasunez ezagutu ahal izateko, aldizka egin beharreko azterlanak egitea eskatzen diegu Nafarroako instituzioei.