Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio zentrua Azterketak Azterketak 9 - Errentaren banaketa eta politika publikoak

Azterketak 9 - Errentaren banaketa eta politika publikoak

PDF document icon Azt 09_Politika publikoak.pdf — PDF dokumentua, 224 KB (229385 bytes)
SARRERA Politika publikoak klase-borrokaren funtsezko atal dira. Gure instituzioetan, egunero, euskal biztanleen bizi-kalitatean zuzeneko eragina duten erabakiak hartzen dira, oharkabe pasatu edo guregan eraginik ez dutela diruditen erabakiak badira ere. Enpresetan KPIa gehi bi puntu baino gehiago lortzeko borrokatzea ez da oso baliagarria, etxebizitzaren prezioa, adibidez, %17 garestitzen bada, egoitza bateko hileko kostua 1.800 eurotik gorakoa bada, edo gure seme-alabak zaintzeko, zerbitzu publikorik ez dagoelako, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu behar badugu. Dokumentu honetan, azken hilabeteotan gertatu diren eta gure bizi-baldintzekin eta gure instituzioen jardunarekin zerikusia duten alderdi batzuk aukeratu nahi izan ditugu. Hasteko, errentaren banaketak izan duen bilakaera aztertuko dugu, benetako galtzailea langileria garela frogatzeko. Jarraian, gure gobernariek aurrekontuetako superabitaren alde egiten duten hautu politikoari erreparatuko diogu. Izan ere, superabita doktrina nagusi bihurtu da, euskal biztanleen premiak estaltzeko gizarte-politikak alde batera utzita. Azkenean, gure instituzioek gauzatu dituzten politika publiko zehatz batzuei buruz mintzatuko gara: Nafarroako Gobernuaren gizarte-zerbitzuei buruzko legea, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Planak, eta Eusko Jaurlaritzak azalera handiei buruz argitaratutako dekretua. Gainetik ikusita, elkarren arteko loturarik ez duten gaiak direla pentsa daiteke, baina sakon aztertuta, honako ondorioztapen honetara eramango gaituzte: kapitalaren onura lortzeko hautu politikoa egiten dute, pertsonen interesen kaltetan. Mikel Noval, Julene Gabiola . ERRENTAREN BANAKETA  A) Aberastasuna hazi egin da, baina lan errentek aberastasunean gero eta pisu txikiagoa dute  B) Mozkinen pisua hazi, lan-kostuak amildu  C) Ondorioak . 2. EUSKO JAURLARITZAREN, FORU ALDUNDIEN ETA NAFARROAKO GOBERNUAREN SUPERABITA  A) Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien superabita  B) Nafarroako gobernuaren superavita . C) Ondorioak . 3. NAFARROAKO GOBERNUAK GIZARTE-ZERBITZUEI BURUZ AURKEZTUTAKO LEGE-PROIEKTUA . A) Menpekotasunaren egoera Nafarroan  B) Gizarte-zerbitzuei buruzko lege-proiektua  C) Ondorioak . 4. ETXEBIZITZARI BURUZKO POLITIKA PUBLIKOAK . A) Eusko Jaurlaritzaren 2006-2009 Etxebizitza Plana  B) Nafarroako gobernuaren 2005-2008 etxebizitza plana  5. MERKATALGUNE HANDIEI BURUZKO EUSKO JAURLARITZAREN DEKRETUA