Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Zorionak Euskal Herriko Laborantza Ganbarari

Zorionak Euskal Herriko Laborantza Ganbarari

2010/05/07
Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak zoriondu nahi dio Michel Berhocoirigoini eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarari Paueko dei auzitegiak hartu duen erabakiagaitik. Baionako auzitegiaren erabakia baieztatua da. Zuzenbidearen elementu guziak aitzinatuak izan ziren, elkartea (bere izen eta xedeak) eta honen inguruan den desmartxa ez ditezen juridikoki dudan emanak izan. Xuritzea espero zen. (Komunikatua eta sententzia irakurri)

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen komunikatua:

Euskal Herriko Laborantza Ganbara azkarturik ateratzen da. Sortuz geroztik, hainbat jazarpen jasan ditu beti, desmartxaren haustea zelarik helburua, arrazoin juridikorik gabe. « Liburu beltzan » bilduak diren eta geroztik izan diren atakadek itxuragabeko jokabide onartezina erakusterat eman dute.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak dei auziaren erabakiak sobera iraun duen garai baten bururatzea markatzen duela espero du.

• Euskal Herriko Laborantza Ganbara konfiantxa egiten dakoten laborari guzientzat kontent da baita ere zuzengabeki dudatu dutenentzat. Pozik ere beren balio handiko sostengua ekarri duten pertsona guzientzat, hautetsi edo ez. Justiziaren erabaki hori demokraziaren garaipena da.

• Gaur egun, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere indar eta denbora osoa laborantza herrikoi eta iraunkorrari eman nahi dizkio, laborarien eta gizartearen beharreri erantzuteko, baita ere krisian den laborantza modelo bati alternatiba baten garatzeko.

• 2008an, Estadoa eta Euskal Herriaren arteko lurralde kontratua izenpetua izan delarik, François Fillon lehen ministroa hor zela, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko lehendakariaren ahoan zen erranaldi hau, aldi bat baino gehiagotan errepikatua : «herri honi bere etorkizunaren jabe izaiteko ahalak eman behar zaizkio ». Ez ote du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak behar honi bere ekarpena ekartzen ?

• Euskal Herriko laborantzarentzat egitura publiko berezi baten beharra ikusten da eta eskakizun honi erantzun behar diote botere publikoek, faltsukeriarik gabe, galdearen itxura aldatu gabe. 2009an prefekturarekin izan diren negoziaketetan aitzinatu proposamenak bali dira beti. Baina orain Euskal Herriko Laborantza Ganbara bakean lan egiten utzi behar da.

 

Ikusi Paueko Auzitegiaren sententzia

Zorionak Euskal Herriko Laborantza Ganbarari