Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Zerga sisteman ere alternatibak baditugu

Zerga sisteman ere alternatibak baditugu

2015/09/22
Zergak ulertzea dirudiena baino errazagoa da. Funtsezko alderdiei dagokienez behintzat. Zergak instituzioen diru sarrerak dira. Soldatak langileon diru sarrerak diren bezala, herri administrazioen diru sarrerak zergak dira. Eta nola izan behar dira zergak? Alde batetik zergak nahikoak izan behar dira gastu publikoa behar bezalakoa izateko. Adibidez, diru nahikoa bildu behar da kalitatezko osasuna, hezkuntza, pentsioak, prestazio sozialak, etxebizitza, gizarte zerbitzuak edo garraio publikoa finantzatzeko.

Mikel_NovalMikel Noval, ELAren Azterketa Bulegoko arduraduna

Testu hau ekainaren 19an UNED-Bergararekin antolatu genuen "Euskal Zerga sistema: diagnostikoa eta alternatibak" mintegian eman zuen hitzaldiaren laburpena da.

Mintegiko hitzaldi desberdinen laburpenak Gai Monografiko batean jaso ditugu. Hemen duzu nahi baduzu: Euskal Herriko zerga sistema. Alternativas fiscales al modelo neoliberal

Zergak ulertzea dirudiena baino errazagoa da. Funtsezko alderdiei dagokienez behintzat. Zergak instituzioen diru sarrerak dira. Soldatak langileon diru sarrerak diren bezala, herri administrazioen diru sarrerak zergak dira.

Fiskaltasuna demokrazitatu behar da: eredu politiko, sozial eta ekonomikoaren eztabaida dago atzean

Eta nola izan behar dira zergak? Alde batetik zergak nahikoak izan behar dira gastu publikoa behar bezalakoa izateko. Adibidez, diru nahikoa bildu behar da kalitatezko osasuna, hezkuntza, pentsioak, prestazio sozialak, etxebizitza, gizarte zerbitzuak edo garraio publikoa finantzatzeko.

Gizarte arloan aurreratuen dauden herrialdeak (Suedia edo Danimarka) izaten dira zergapetuenak. Eta bide batez esanda, enplegu eta gizarte-kohesioko emaitzetan lehenak ere badira.

Zergak era zuzen, justu batean banatu behar dira. Ez da berdina administrazioen dirua BEZtik edo enpresen mozkinetik etortzea. Ez da berdina kapitalaren zergak langileenak baino txikiagoak edo berdinak edo altuagoak izatea.

Gai Monografikoak 49: Euskal Herriko zerga sistemaBeraz, zergen gaia ez da zaila. Diru nahikoa bildu behar da, eta diru bilketa justua izan behar da.

Ez adituen esku utzi

Eta zergen gaia zaila ez denez, ez da adituen esku utzi behar, guztion gauza da. Guztion eskubidea da informazioa izatea. Guztion eskubidea da eztabaidan parte hartzea eta erabakietan gure iritzia kontuan izatea (edo erabakia hartzeko ahalmena izatea). Beste gai askotan bezala guztion eskubidea izan beharko litzateke honetaz eztabaidatzea.

Baina batzuk adituen esku utzi nahi dute, orain arte izandako eredua mantentzeko. Gaur egun Bizkaiko Aldundiko Ogasuneko arduraduna denak zera esan zuen: ELAk horretaz hitz egin nahi badu, hauteskunde politikoetan aurkezteko.

Honen atzean dagoena eredu politiko, sozial eta ekonomikoaren eztabaida da, guztioi tokatzen zaigun eztabaida.

Ikuskatzen diren 100 enpresatik 90ek programa informatikoak dituzte benetako salmentak ez deklaratzeko

Fiskaltasuna demokrazitatu behar da. Orain arte erabakiak ezkutuan hartu dira. EAEko adibidea eskandalagarria da:

- Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza isil-gordean biltzen dira eta gero harturiko akordioen berri ematen dute jakitera.

- PNV-PSOE akordioa egin zuten, isilean ere, eta gero Batzar Nagusietara eraman zuten. Akordio honetaz gero hitz egingo dugu.

Mintegi honetan egoera zein den azaldu dute aurreko hizlariek, baina nik aipamen batzuk egin nahi ditut:

- Diru gutxi biltzen da. Hego Euskal Herriko presio fiskala BPGaren %31,1eko da. Europakoa %38,8koa. Aldea urtean 6.560 milioi eurokoa da.

Botere ekonomikoak edo komunikabide nagusiek askotan esaten dute politika neoliberalaren aurrean ez dagoela alternatibarik Ez da egia.

- PFEZn Nafarroan aitorturiko bataz besteko errenta 20.531 eurokoa da, lan errenten kasuan. Enpresa errentek urtean 12.700 euro aitortzen dute.

- Sozietateen gaineko zergan EAEko tasa efektiboa %16koa da. Enpresen %60 inguruk etekinik ez dutela aitortzen dute.

- Lan errentak ez diren errentetan ikuskaritza maila %1era ez da iristen.

- Erabakiak hartzerakoan ez dago parte hartzerik.

Azkenaldian zer egin da?

Krisiarekin batera, diru bilketaren jaitsiera gertatu da (presio fiskala nabarmen txikiagoa) eta zeharkako zergak igo dituzte (BEZa).

Gipuzkoan egin ziren aldaketak:

- Hasieran 75 milioi gehiago biltzeko. PSE-PSOErekin adostu zuten, eta azkenean bakarrik 50 milioi gehiago lortzeko neurriak adostu zituzten. 2.000 milioi gehiago beharko ziren, Europako bataz bestera iristeko.

Euskal Herriko zerga sistema- Sozietateen gaineko zergan eta iruzurraren aurka neurririk ez zen aurreikusten.

- Aberats handien gaineko zergak ez du guztia konpontzen.

- Inolako parte hartzerik ez da egon.

2013an Urkullu Eusko Jaurlaritzara iritsi ondoren, PNV eta PSE-PSOEk akordioa egin zuten, zerga politika barne:

- Hiru herrialdeetan zerga berdinak ezartzea adostu zuten.

- Gipuzkoan atzera egin zuten gauza batzuetan.

Nafarroan 2014an egindako eztabaida eta hartutako neurriak hauek izan dira:

- Errenta altuak, kapitala eta enpresen zergak jaitsi.

- Oposizioaren proposamenetan ez zen ereduaren aldaketarik ikusten.

Beraz, atera dezakegun ondorio nagusia da: funtsezko aldaketarik ez dela egin azkenaldian.

Baina behin Andoni Ortuzarrek oso argi esan zigun fiskaltasunari buruz izan genuen bilera batean. “Zuek alternatibak dituzue, baina hori ez da gure eredua”

Proposamenak

Iruzur fiskala

Aurreko astean ostalaritza eta merkataritzan dagoen iruzur izugarriaran datu batzuk eman ziren. Ikuskatzen diren 100 enpresatik, 90ek programa informatikoak dituzte benetako salmentak ez deklaratzeko.

ELAk orain dela urte asko iruzurraren aurka joateko ikuskaritza maila asko areagotu behar dela aldarrikatzen du.

Horretarako, alde batetik soldatatik ez datozen errenta guztiak ikuskatu behar dira gehienez ere 4 urteko epean. Beharrezkoa den giza baliabideen hazkundea aurreikusi eta epe zehatzak jarri hau betetzeko.

Eta bestetik ikuskaritzaren lan metodoak aldatu behar dira:

- Ikuskaritza lanak iruzurrik larrienetara birbideratzea: enpresa eta ondare handiak, izen-mailegatzaileak, paradisu fiskalen erabilera, dirua zuritzea, BEZaren gaineko iruzurra, faktura faltsuak, etab.

- Ikerketa bultzatzea egiaztatze hutsaren aldean.

- Ikuskaritza eta funtzio teknikoen kontrola alderdien esku ez egotea bermatzea.

Beharrezkoa da ikusketa gehiago egitea eta, horrekin bat, nabarmen handitzea zerga administraziora bideratzen diren ekonomia, teknika eta giza baliabideak (bereziki, iruzurraren aurka aritzen direnak), harik eta Europako herrialdeetako batez bestekoarekin parekatu arte.

Paradisu fiskalen erabilera oztopatzea ere beharrezkoa da, haietan diharduten pertsonak edo entitateak zigortuz; finantza-entitateak, bereziki

Iruzurraren aurkako bulego diziplina-anitz bat sortzea ere proposatzen dugu, instituzionala dena eta ogasunaren, polizia fiskalaren eta fiskaltzaren arteko lana koordinatzen duena. Horretarako ezinbestekoa da polizia fiskala sortzea.

Eta amaitzeko, iruzurraren aurkako borrokan eraginkorragoak izateko Fiskaltza eta Auzitegiak (epaileak eta polizia judiziala) iruzurraren eta iruzur handiaren aurkako borrokan (delitu ekonomikoak, zuriketa…) espezializatu behar dira.

PFEZren erreforma

Zergaren egungo egitura zerga-sistema bidegabe baten oinarri da. Alde batetik PFEZaren eskalan galdutako progresibotasuna berreskuratu behar da, hala tasei nola tarifaren tarteei dagokienean. Orain arte egindakoaren kontrakoa egin behar da; hau da, errentarik apalenei tasa aplikagarria jaitsi behar zaie eta errentarik altuenena igo, oso urrun baitago duela urte batzuetako %56tik.

Bestetik gutxienez lan-errentena adinakoa den zerga zama ezarri behar zaie gainontzeko errentei:

Kapitalaren errentek duten tratu pribilegiatua ezabatu behar da. Zergaren zerga-oinarriak bakarra izan behar du, diru-sarrera guztiek tratamendu bera izan dezaten. Kapitalaren errentei errekargu bat ezarri beharko litzaieke.

PFEZaren zenbatespen objektiboaren araubidearen moduluen bidezko araubidea ezabatzea, sistema horrek legez zerga gutxiago ordaintzea ahalbidetzen baitu PFEZaren tarifa aplikatuta ordaindu beharko liratekeenak baino.

Sozietateen gaineko zergan aldaketak egin tasa nominala %35ean ezarriz eta gutxieneko tributazio efektiboa %24an jarriz Era berean kenkari fiskal erregresiboak mailaka ezabatu behar dira; izan ere, zerga-sistema eta haren kontrola zaildu eta oztopatzeaz gain, kenkari horien ondorioz egungo tasa efektiboa nominalaren erdia besterik ez da.

Ondarearen gaineko zergak dirua biltzeko egiazko bitartekoa izan behar du. Izan ere, salbuetsitako minimoak altuak dira, eta tasa apalak aplikatzen dira; horren ondorioz, oso diru gutxi biltzen da. Gogoratu behar da zerga hau EAEn ezabatu aurreko azken urtean, 2007an, 180 milioi eurotik gorako bilketa eragin zuela. Orain, aldiz, 2014an berriro indarrean jarri ondoren, 152 milioi bakarrik bildu dira. Nafarroan, txosten ekonomikoaren arabera, 2009an 70 milioi euro gutxiago bildu ziren, hots, zerga hori kendu zenean. 2014an, zerga horren bidez, 47,8 milioi bildu dira.

Informazioa eta gizartearen parte-hartzea aldian behin, iruzur fiskalari buruzko azterlanak eginez eta informazio nabarmen eta zehatza emanez, urtealdien artean konparatzeko moduan, zerga bakoitzari eta ikuskaritzari buruzko kudeaketan dauden parametro garrantzitsuenak bilduz.

Zentzu horretan ezinbestekoa da zerga-politika definitzeko prozesu parte-hartzaile bat egitea bitarteko instituzionalizatuen bidez, sindikatuek parte har dezaten. Zerga-erreformak egiterakoan, gizarteari kontsulta egin behar zaio, erreferenduma erabiliz.

Zerga arloan erabateko eskumenak eskuratu behar ditugu, gaur egun zerga batzuk Espainiar Estatuan erabakitzen baitira nahiz eta horietako batzuk Hego Euskal Herrian kudeatu. ELAk zerga guztien gaineko legeak Hego Euskal Herrian egiteko eta kudeatzeko eskubidea aldarrikatzen du.

Zergak Legebiltzarrean erabakitzea proposatzen dugu, Eusko Legebiltzarrak zerga arloari buruzko legeak egin ditzan, Zerga Koordinaziorako Organoaren eginkizuna informazioa trukaketa eta kudeaketara mugatuz.

Nola gauzatu proposamenok?

Jendeari egoera azaldu behar diogu, jakinda ez dela gai zaila (hasieran esan dugun moduan), gure alternatibak azalduz.

Alternatibak egon, badaude, eta guk gureak ditugu. Botere ekonomikoak edo komunikabide nagusiek askotan esaten dute politika neoliberalaren aurrean ez dagoela alternatibarik. Ez da egia. Hori publikoki esaten dute, jendea engainatzeko.

Baina behin Andoni Ortuzarrek oso argi esan zigun fiskaltasunari buruz izan genuen bilera batean. “Zuek alternatibak dituzue, baina hori ez da gure eredua”. Hor dago gure erronka. Gure eredua aurrera eramateko jendeari azaldu behar diogu, horren alde mobilizatu behar dugu, bestela politika berdinak aplikatzen jarraituko dute. Prest gaude hori egiteko?