Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Zerbitzu publikoen garrantzia, klase ikuspuntutik

Zerbitzu publikoen garrantzia, klase ikuspuntutik

2010/06/17
Pasa den ekainaren 10ean, Bilbon, Gizalan arlo publikoko federazioko 300 militante eta koadro bildu ziren, gaur egun zerbitzu publikoek jasaten dituzten erasoetaz hausnartzeko. Atzera begira, zerbitzuok 80. hamarkadatik aurrera EAEn eta Nafarroan izan duten sorrera eta garapena aztertu zuten. Lehen hamarkada hartan sindikatuen bultzadak lagunduta aurrerapen nabariak izan zituzten zerbitzu publikoek, baina 90etik aurrera gainbehera dator pribatizazioen bidetik.

 

Botere ekonomikoen eraso neoliberalak zerbitzu publikoak ezerezera eraman nahi ditu, administrazioen laguntzaz. Zerbitzuon ordez negozio aukerak sortu nahi dituzte kolektibo ahulen beharren kontura. Gaur egun erabaki diren  langile-murrizketak eta lan balditzen  kaskartzeak, erasoaren beste urrats bat besterik ez dira.

Jardunaldian, Izaskun Garikano Federazioko Idazkari Orokorraz eta Pello Igeregi Antolakuntza Arduradunaz gain, ELAko Batzorde Eragileko hainbat arduranek parte hartu zuten. Hala nola, Xabi Anza heziketa arduradunak, Mikel Noval gizarte politiken arduradunak, Joseba Villarreal negoziazio kolektiboaren arduradunak eta Adolfo Muñoz "Txiki" Idazkari Orokorrak.

 

Servicios Públicos y modelos sindicales. Xabi Anza (pps aurkezpena)

Reformas y ajustes contra la clase trabajadora. Mikel Noval (pps aurkezpena)

Zerbitzu publikoen garrantzia klase ikuspuntutik. Izaskun Garikano (pps aurkezpena)

 

 

Zerbitzu publikoen garrantzia, klase ikuspuntutik