Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Zer gertatzen da eta gertatuko da argiaren fakturarekin?

Zer gertatzen da eta gertatuko da argiaren fakturarekin?

2014/03/13
Norbaitek ulertzen al du elektrizitatearen faktura? Berdin da zein konpainiarekin dugun kontratua, pertsona gehienon begietara ulertezina da faktura. Artikulu honek ez du helburu gure faktura azaltzea, gustatuko litzaiguke. Momentu honetan ez dakigu hurrengo hilabeteetan nola fakturatuko den ere. Erreforma garaian gaude (bat gehiago) eta pista batzuk bakarrik ditugu.

Ainhara Plazaola, ELAn ingurumeneko arduraduna (Artikulu hau 16. Ingurumen buletinean argitaratu da)

Baina goazen egoera honen hasierara, edo behintzat elektrizitatearen gehiegizko prezioaren arrazoietako batzuk ezagutzera. (2006 eta 2013 artean argindarraren igoera%70ekoa izan da). Zer gertatuko da apirileko fakturan indarrean egongo den erreformarekin?.

Denok entzun izan dugu tarifa defizitari buruzko zerbait. Argindarraren prezio altuaren arrazoietako bat da. 2002anurteko %2ko igoera baino handiagorik egongo ez zela erabaki zen. Teorian, honek ez zituen produkzio kosteak ordaintzen, eta zorra metatzen joan da. Inoiz auditatu ez den zorra da, ez dagoelako hori egingo duen mekanismo gardenik. Pertsona askok uste dugu benetan ez dagoela defizitik, eta hau aitzakiatzat hartuta irabazi galantak izaten dituztela. Hau da, elektrizitate enpresek ez dute gutxiago kobratzen, kontsumitzaileok gehiegi ordaintzen diegu.

"Ez da berdina ziklo konbinatuko zentral batean ekoiztea edo zentral hidroelektriko edo fotovoltaiko batetik etortzea. Hala ere, argindar dena berdin ordaintzen dugu, garestienaren prezioan"

Gainera, enpresa hauek zor horikobratu dute, zorra baloreen merkatuan saldu baitzuten eta orain inbertsio banku atzerritarrei zor diegu gehienbat. Kilobatio bakoitzak ez du produkzio koste bera izaten. Ez da berdina ziklo konbinatuko zentral batean ekoiztea edo zentral hidroelektriko edo fotovoltaiko batetik etortzea. Hala ere, argindar dena berdin ordaintzen dugu, garestienaren prezioan. Elektrizitate enpresek produkzioan aurrezten dutenak ez du eraginik gure fakturan, beraien irabazien gorakadan baizik. Defizita ez daprodukzio kostuen islada, irabazi mamitsu bat da.

Beste kontu bat, gure kontsumoagatik ordaintzen duguna. Gaur egun fakturaren hazkundea bere atal finkoan ematen da, ez kontsumoan edo atal aldagarrian. Hau da,berdin da energia kontsumoan aurrezteaf akturak behera egingo duela pentsatuz, gastuaren %60a ezin dugu kontrolatu. 2013Ko abendura arte elektrizitatearen prezioa enkante bidez ezartzen zen. Enkante sistema ekoizleek kontrolatzen zuten eta argindarraren prezioarekin nahi zutena egiten zuten.

Azken honetan, 2014ko urtarrilerako %11ko beste igoera bat ezarri zen. Baina enkante hau Rajoyren gobernuak bertan behera utzi zueneta erreforma bat iragarri zuen. Erreforma honek beste gauza batzuen artean argindarraren azken prezioa ezartzen duten enkanteak bertan behera utziko ditu, baina ez du faktura argituko, eta gutxiago prezioa jaitsi. Egin den proposamena elektrizitateak momentuan daukan prezioaren arabera ordaintzea da. Baina horretarako beste modu bateko kontagailuak behar ditugu eta orain bertan kontsumitzaileen %10ak bakarrik ditu. Ez badugu horrelako kontagailurik, tarifa finko  bat ezarriko zaigu, garestiagoa izango dena noski. Eta ez dakigu zer gehiago egingo duten, argi daukaguna zera da, elektrizitate enpresak izango direla onuradunak, horretarako erabakitzen baitituzte erreformak gobernu hauetan, zeintzuk politikatik jubilatzen direnean enpresa hauen administrazio kontseiluetara pasatzen diren.

Zer gertatzen da eta gertatuko da argiaren fakturarekin?