Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Zer dira ekonomia eraldatzaileak?

Zer dira ekonomia eraldatzaileak?

2016/11/15
Orokorrean instituzioetan nahiz medio handietan eredu makroekonomikoaren eztabaida bi polo edo ardatzen inguruan garatzen da. Alde batetik, oinarri sozialdemokratako neokeynesianismoa, ingurumen dimentsioa gehiago edo gutxiago barne harturik Green Deal bertsio berriagoetan, baita ongizate Estatuaren defentsa nahiz austeritatearekiko aurkakotasun gradu ezberdinekin ere. Bestetik, ikuskera neoliberala, gastu publikoaren murrizketa sakonaren alde eta birbanaketa tresna batzuk mantentzeko sentsibilitate apurrarekin.

Alvaro PorroÁlvaro Porro: Opcions eta estarter.cat proiektuetako fundatzaileen artean dago (artikulua etzi.pm-n argitaratu da)

Orokorrean instituzioetan nahiz medio handietan eredu makroekonomikoaren eztabaida bi polo edo ardatzen inguruan garatzen da. Alde batetik, oinarri sozialdemokratako neokeynesianismoa, ingurumen dimentsioa gehiago edo gutxiago barne harturik Green Deal bertsio berriagoetan, baita ongizate Estatuaren defentsa nahiz austeritatearekiko aurkakotasun gradu ezberdinekin ere. Bestetik, ikuskera neoliberala, gastu publikoaren murrizketa sakonaren alde eta birbanaketa tresna batzuk mantentzeko sentsibilitate apurrarekin.

Makro maila honetan, garrantzia marjinalarekin, erro ekologista duten beste zenbait planteamendu ere sortu dira, “hazkunderik gabeko oparotasuna” edo “steady state economy”, besteak beste. Makro mailako derrigorrezko eztabaida honetatik harago, badira gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari diren errealitateak, tablero honetan erraz kokatu ez arren eta mikro mailakoak badirudite ere, makro mailako eztabaidara eraman gaitzaketenak. Eraikuntza eta berrikuntza sozioekonomiko eraldatzailearen fenomenoaz ari naiz, kuantitatiboki garrantzia mugatu baina hazkorra duena.

Akotatu eta neurtzeko zaila da, baina zenbait estimazio berriren arabera ekonomia sozial eta solidarioak Bartzelonako BPGaren %7a osatuko luke, 4.600 entitate eta enpresetan oinarrituta. Dimentsio kualitatibotik begiratuta, bereziki arlo lokaletan, haien garrantzia espezifikoa are handiagoa da. Izatez, maiatzaren 24an udal gobernuetara heldutako zenbait talde munizipalistak tokiko garapen eta sustapen sailetan sartu dituzte. Gehiago edo gutxiago gure hiri eta sareetan sortzen ari diren ekonomia eraldatzaile hauen ekosistemek honakoak hartuko lituzkete barne: ekonomia sozial eta solidarioa, ekonomia kolaboratiboak, ekonomia komunitarioak, ekonomia feministak, ekonomia kooperatiboak, ekintzailetza soziala eta ekonomia zirkularra, besteak beste.

Sortzen ari den behar handietako bat, bai aktibismotik baita administraziotik ere, fenomeno hau prozesu isolatu bezala aurkeztu ordez komunitate edo arlo ezberdinak praktika sozioekonomiko berriak esperimentatu eta eraikitzen dituzten esperimentazio ekosistema bezala aurkezteko beharra da, haien bagaje, kultura eta aukera nahiz lehentasunen arabera. Artikulu honetan, katedra ezartzeko edo kalifikazio sozial agentziak imitatzeko inolako bokaziorik gabe, baina debatea ireki eta bereziki errealitateak ikusarazteko asmoz, ekosistema honen argazkia ateratzen saiatuko naiz, kontzeptuetatik baino praktiketatik. Ziur nago arriskuak hartzen dituzten espazio ez puruetan daudela askotan hausturarik handienak erantzukizunaren moral weberianoaren ikuspegitik. Hau da, ekintzen benetako emaitzak lehenesten dituztenak, helburuen purutasunaren ordez. Lehen desafioa mapan sartuko ditugun fenomenoen mugapena egitea da. Hiru irizpide proposatzen ditut:

  1. Nolabaiteko paradigma-marko kontzeptuala garatu izana. Ez da beharrezkoa doktoretza tesirik edo Ekonomiako Nobelik egotea, baina bai marko minimo bat.
  2. Mugimendu sozialerako nolabaiteko bokazioa izatea. Hau da, momentuz era desartikulatuan bada ere, gizartean, eztabaida politikoan eta politika publikoetan eragiteko bokazioa.
  3. Garrantzitsuena zalantzarik gabe: hegemonikoak ez diren ekonomia egiteko praktika, proiektu eta esperientzia multzoa barne hartzea.

Baliatzen ditudan ardatzak ez dira posible diren bakarrak, baina ezberdintasunak erarik ilustragarrienean erakuts zitzaketenak direla iruditu zait. Ardatz horizontalak jarduera produktiboaren inpaktu sozial eta ekologikoa barneratu edo minimizatzeko konpromisoari egiten dio erreferentzia. Ardatz bertikalak botere banaketa, balore eta errendimendu banatuago edo berdinzaleago baterako estruktura sortzearen aldeko konpromisoa adierazten du. Noski, edozein argazki bezala, errealitatea izugarri sinplifikatzen da, berezitasunak puztu egiten ditu eta posizioek zentzua erlatibotasunetik hartzen dute. Hortaz, begira dezagun urrunetik hurbiletik baino eta ikus dezagun ea amaieran sinplifikazio honek oraindik ikusten ez duenari ekosistema hau begien bistan jartzen jartzen.

Ekonomia eraldatzaileak diagrama

Ekonomia kolaboratiboak

Elkarbanatzea (ingelesez sharing economy), elkartrukea baina baita ondasun, zerbitzu edo jakintzak berdinen artean edo kontsumitzaile eta enpresen artean saldu edo alokatzea ere ahalbidetzen duen unibertsoa da. Gehienetan oinarri digitaleko proiektuz, enpresaz, komunitatez eta plataformaz osatua dago.

Seguruenik egun polemika eta punch mediatiko handiena eragiten duen ekonomia eraldatzaileetakoa da. Lehen Ouishare Festa, Paristik kanpo egindako erreferentziazko ekitaldia, Bartzelonan izan zen joan den azaroan. Latitude hauetan komunitate kolaboratiboaren potentziaren erakustaldia izan zen.

Zaila da mugak definitzea, izan ere, aterki horren azpian enpresa multinazional oligopolikoak (airbnb, uber) eta auzo arteko elkartruke proiektuak topa daitezke, Wikipedia bezalako komunitate globaletatik pasata. Honi zor dio eskeman duen zeharkakotasuna. Batzuentzat ahulezia izan liteke ekonomia transformatzaile batentzako, beste zenbaitentzat bertan datza bertan dago bere indargunea, enpresa eta oinarri digitaleko ohiko ekintzailetza espazioetan sartzeko. Haien arriskuen eta potentzialtasunen errepasoa Opcions aldizkariko 48. zenbakian aurki dezakezue, Alternatiba Ekonomikoetan.

Unibertso zabal honetan bokazio eraldatzaile argia duten proiektu batzuk topa daitezke, ekoizpen prokomuna bezala defini genitzakeenak: dimentsio hierarkiko eta kontratuzkoa oso mugatutako estrukturetan oinarritu ohi dira eta ekoitzitakoak lizentzia libre edo irekiak izan ohi ditu.

Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS)

Latinoamerikako ekonomia popularraren eta Europako kooperatibismoaren nahasketatik sortutakoa dela esan genezake. Jatorria Porto Alegreko Foro Sozialean (Brasil) du. Oinarri aktibistako unibertsoa da, bai eraldatzeko bokazioagatik eta baita bere bultzatzaileek konposizioagatik ere. Horri esker ardatzen koadrante eraldatzaileenetan kokatzen da.

Zabalpen unean dago (Kataluniako 4. ESS feriak 20.000 pertsona inguru erakarri zituen eta antzerako zerbait pasatzen da Madrilgo Merkatu Sozialaren Feriarekin). Hala ere, erronka bestelako sektore sozial eta ekonomikoetara heltzea da, zirkulu aktibista eta endogamikoetatik irtenda. Izatez, presentzia handia du mugimendu sozial eta asoziatiboetan baina oso txikia enpresa konbentzionalaren munduan. Oso era garbian betetzen ditu hiru irizpideak eta ongi posizionatuta dago munizipalismo eredu berrietan, bereziki kontakizunean. Kooperatibetan pentsatu ohi da baina bere baitan hartzen ditu fundazioak, asoziazioak eta entitate juridikorik gabeko proiektuak. Espainian eta Katalunian nahiz maila globalean ESSak artikulazio federatu interesgarriak eraiki ditu, besteak beste XES, REAS edo RiPESS.

Ekonomia Kooperatiboa (lan sozietateak barne)

Kooperatibismoaren sektore bat ESSaren bultzatzaile izan da, baina kooperatibismoa bere osotasunean ez da ESSarekin identifikatzen. Eskeman duen kokapena kooperatiba edo lan sozietate izateagatik sektore konbentzionalarekin alderatuta duen enpresako botere eta jabetza banaketa bezalako elementu diferentzialengatik da. Hala ere, kooperatiba askotan, bereziki eskala handiko nekazal, industrial eta banaketa kooperatibetan (Eroski) enpresa konbentzionaleko zenbait praktika erreproduzitzen dira.

Beste ardatzari erreparatuz gero, nire esperientziaren arabera, ohiko enpresarekin alderatuz, kooperatibek haien eragin sozial eta ekologikoarekiko kezka handiagoa izan ohi dute, bai haien DNAn dagoelako, jabetza/kudeaketa demokratikoagoaren ondorioz edo erlazionatutako sektoreetan egiten dutelako lan. Baina denetarik dago, horregatik du posizio hori ardatzean.

Edozein kasutan, ekonomia eraldatzaileen hegazkin-ontzia dira, hamarkadetan zehar BPGan pisua duen ekonomia erreala eraikitzen metatutako bagajea eta zeharka ekonomian eta gizartean presente egon izanagatik. Askok haien heriotza sinatu nahi izan zuten Fagorren erorketaren ondoren (Euskal Herrian sortutako munduko talde kooperatiborik handieneko enpresa klabean Mondragon taldekoa), baina errealitateak berretsi egiten du orokorrean kooperatibak enpresa konbentzionalak baino erresilienteagoak izan direla krisiaren aurrean.

Ekonomia Komunitarioak

Termino honekin barne hartu nahi ditugu beharrak asetzeko artikulazio kolektibo horiek guztiak. Haietan borondatezko lanaren pisua funtsezkoa izan ohi da eta sarbidea ez da izaten ordainketa, komunitate edo talde baten parte izatea eta parte-hartzea baizik. Hemen sartzen ditut baratze komunitarioak, kontsumo taldeak, elkartruke-sareak, denbora-bankuak edo hazkuntza banatuko taldeak. Dimentsio komunitarioak eta normalean asanblearioak ardatz bertikalean botere banatuaren adibide argien bezala kokatzea eragin du.

Beharbada gutxien garatutako aterki kontzeptuala da eta ondorioz gutxien artikulatutako sektorea. Nolabait ESSren parte da eta oso lotua dago zaintza ekonomiarekin, baina egia esan ESSren sareetan haien papera bigarren maila batean dago, goranzko joera badu ere. Haien oinarrizko diskurtsoa izanda ere, ez dago argi zenbateraino dagoen sartuta maila popularrean edo krisiak gogorren astindutako auzo eta sektore sozialetan. Opcions aldizkariko 44. zenbakian haien laburpen eta katalogoa dago.

Guztion Ongiaren Ekonomia

Sortzez beste ekonomia eraldatzaile ereduak baino ohiko enpresa munduari lotuago dago. Izatez, enpresa konbentzional bat trantsiziora eramateko potentziala du. Enpresaren norabidea 5 printzipioren arabera inspiratzen duen balantzea du. Batzuentzako Gizarte Ardura Korporatibo zintzoagoa besterik ez da (ez dena gutxi). Beste batzuentzako paradigma ekonomiko berri eta eraldatzaile baten planteamendua da, ohiko enpresa munduan sartzeko gaitasuna duena.

Ardatzean duen kokapenaren zergatia jabetzaren eta boterearen banaketan duen enfasi eskasagoaren ondorio da, nahiz eta barne demokrazia eta soldata ratioa kontuan hartzen dituen. Bere indargunea eragin sozial eta ekologikoarekiko konpromiso sakona da, horregatik hartzen du goiko eskuineko koadrante osoa. Jaiotzez oso lotua egon da sortzaile izan duen ekonomista austriar bati. Honek pertsonalismo kutsua eman dio, baina pisu mediatiko efektiboa ere. Valentziako gobernuko ekonomiako conseller berria, Rafael Climent, paradigma honen defendatzailea da.

Ekonomia Soziala (sarbide sozio-laboralekoa)

Maiz etiketa hau erabiltzen da ekonomia eraldatzaile unibertso osoari buruz aritzeko, baina nik kasu honetan baztertze arriskuan dauden kolektiboen sarbide sozio-laborala helburu duten enpresa, fundazio edo lanbide zentro bereziei deitzeko erabili dut. Administrazioa sektore honi oso egokitua dago eta politika errotu eta konkretuagoak ditu.

Bere indarguneak artikulazioa, ingurune oso konplexuetan duen eragin sozial positibo argia eta administrazioarekin batera duen lan ibilbidea dira. Azken indargune hau dependentzia ekonomikoaren ikuspuntutik ahulgunea ere izan liteke. Batzuen ustez ez litzateke positiboa izango ekonomia eraldatzaileak zenbait kolektiboren paliatibo izaera hartzera mugatzea.

Ekonomia feministak

Beharbada artikulazio berriena duen ekonomia eraldatzaile mugimendua da, analisi marko oso potentea izan arren eta arlo akademiko naiz aktibistan hazkunde fasean dago. Egun bizitzea merezi duten bizitzak ahalbidetzeko ekonomiako praktika eta proiektuak biltzen ari dira. ESSarekin erlazio kontzeptual eta soziologiko estua du. Horregatik kokatu dut era bateratuan. Alicia Riusek oso ongi laburtu zuen bezala: “Feminismoak patriarkatuarentzat ekonomia sozial eta solidarioa kapitalismoarentzako bezalakoak dira”. EF emakumeek egindako ESS proiektuak direla esango bagenu errealitatearen gehiegizko sinplifikazioan jausiko ginateke, klabea ez baita proiektuetako parte-hartzaileen sexua, ikusezin egindako zaintza ekonomiako proiektuak lehen planora ekartzea baizik.

Badira bestelako ekonomia eraldatzaileak ere baina ez naiz ausartu grafikoan sartzera, ez bainago ziur egun dauden egoeran lehen aipatutako hiru irizpideen baitan kokatu daitezken edo soilik haietako bakarraren inguruan. Esaterako, paradigma bakarraren ingurukoak (ekonomia zirkularra), praktika baten ingurukoak (ekintzailetza sozial edo berdea), sektore ekonomiko bakarraren baitakoak (ekonomia berdea), aipatutakoen azpitaldea osatzen dutenak (ekonomia zuzenak, ekintzailetza kolektibo eta eraldatzailea…) edo adar akademiko soila (ekonomia ekologikoa). Zorionez, egoera etengabeko eboluzioan ari da.

Ekonomia hauen zabalpenerako erronkak eta potentzialtasunak izugarri handiak dira, elkarrizketak jarraitu beharra du…. jarraitu egingo dugu.

Ekonomia eraldatzaileen inguruko zenbait datu kuantitatibo: