Utz itzazue erregai fosilak lur azpian

2016/05/10
Erregai fosilak lur azpian uzteko #breakfree2016 kanpainaren barnean ELA sindikatuak hitzaldia eta giza katea antolatu ditu maiatzaren 12an Bilbon. Bertan izango ditugu Pablo Cotarelo energia sektoreko ikerlaria, I-ener Energia berriztagarria ekoizteko Iparraldeko elkarteko lagunak eta Absjorn Wahl, COP21ean aktiboki parte hartu duen energia demokraziarako sindikatuen plataformako (TUED, Trade Unions for Energy Democracy) sindikalista norbegiarra. Hemen duzue egitaraua eta informazio gehiago.

I-ener: Iparraldean ere bada alternatibarik trantsizio energetikorako

Absjorn Wahl: Austeritatearen kontra eta justizia klimatikoaren aldeko borrokak nola lotu

Egitaraua

9:30     #breakfree2016 kanpaina aurkezpena
9:35     Pablo Cotarelo: “Energiaren kostua”
10:50    Giza katea Eusko Jaurlaritzara
11:20    Atsedena
11:50     ELA: Energiaren egoera Euskal Herrian / Situación de la energía en EH
12:00    I-ENER: energia berriztagarria herritik herriarentzat
12:15    Asbjorn Wahl. “COP21 ondoren, sindikalismoaren erronkak”
13:30    Eztabaida

Deskargatu egitarauaren eskuorria