Urriko liburu berriak

2014/11/07
liburutegia.jpg
Hauexek dira hilabete honetako liburu berriak: "Elikadura Burujabetza, Bidezko Merkataritza eta Tokiko Administrazio Publikoak. Alternatibak eraikitzeko espazio bat"; “La lucha de clases. Una historia política y filosófica”; “Espacio del Capital. Hacia una geografía crítica” eta Sarrionandia. Joseba: “Moroak gara behelaino artean?”.

Zatoz gure liburutegira!

Gastón, Alberto eta Ayerdi, Asumpta (Koord): "Elikadura Burujabetza, Bidezko Merkataritza eta Tokiko Administrazio Publikoak. Alternatibak eraikitzeko espazio bat". Emaus, 2014, 19 orr. Dokumentuan zehar jasangarritasun faktoreak, ezaugarri normatiboak eta zenbait esperientziatatik eratorritako informazio esanguratsua plazaratzen da.

 

 


Losurdo, Domenico: “La lucha de clases. Una historia política y filosófica”. El Viejo Topo, 2014, 434 orr. Klase borroka jabeen eta haien menpeko langileen arteko gatazka baino gehiago da. Nazio batek beste nazio bat, gizonak emakumea esplotatzea ere bada. Hala, hiru eratako klase-gatazken aurrean gaude. Lanaren banaketa, eta nazioarte, herrialde edota familia esparruetan indarrean dirauten esplotazio harremanak errotik aldatzera bideratuta doaz.



Harvey, David: “Espacio del Capital. Hacia una geografía crítica”. Akal, 2007, 445 orr. Autoreak kapitalismoaren geopolitika azaldu eta geografia espaziala gizarte justizian oinarritu nahi du. Gaur egungo gizarte, ingurumen eta politika joeretatik eratorritako behaketa esanguratsuek erakusten digute, pentsamolde hau ezinbestekoa dela munduak nolakoa izan beharko lukeen ulertzeko.



Sarrionandia. Joseba: “Moroak gara behelaino artean?”. Pamiela, 2012, 973 orr. Gauza asko dira liburu hau: xelha gramatika egin zuen fraidearen biografia, Arrifeko errepublika artegaren historia, inperialismoaren kritika entsegua, amazigeraren edestia edota Espainiaren eta Frantziaren mendean euskaldunok egin beharreko protesta.