Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Urriaren 11n Alternatiba Donibane Garazin

Urriaren 11n Alternatiba Donibane Garazin

2015/10/01
Alternatiba Garazi Urriaren 11n, igandearekin, Donibane Garazin 9:30etarik goiti Krisi sozial eta ekologikoari aurre egiteko alternatiben herrixka, eta, besta herrikoi haundia. Sartzea urririk, lagun edo famili giroan gozatzeko. Hemen duzu egitaraua.

Klika xinple baten bidez, Alternatiba Garaziren programari buruzko xehetasun guziak topatuko dituzue hemen beherean.

Larunbata, urriaren 10an : Hitzaldien eguna

AltbaGarazi-2015-10-10&11-WEB-rectoImpression

Igandean, urriaren 11n :  Alternatiba Garazi, Alternatiben Herrixka, 9:30etarik goiti! AltbaGarazi-2015-10-10&11-WEB-verso150 laguntzaile, eta zu?

Hori guzia antolatzeko 150 laguntzaile! Laguntzaile bilakatu nahi baduzu, sar harremanetan gurekin barnekalde@bizimugi.eu helbidean edo 06 84 52 74 35 zenbakian edo zure laguntzaile fitxa osa zuzenean hemen klikatuz! Ongi etorri alternatiben bultzatzaile talderat eta aintzinetik milesker haundi bat.

 

2015-10-10&11-AlternatibaGaraziProgramme-Egitaraua1

Esku orrien lehen banaketa egina izanen da “Sacrée Croissance” dokumentalaren proiekzioa kari Iparraldean iraganen diren 3 gaualdi berezietan:

* Ostiralean, irailaren 18an, arratseko 19:30etarik goiti  Atalante zineman, Baionan.
* Ostiralean, irailaren 18an, arratseko 21:000etarik goiti  Maule Baitha zineman, Maulen.
* Larunbatean, irailaren 19an, arratseko 19:00etarik goiti Vauban zineman, Donibane Garazin.

Urriaren 11n Alternatiba Donibane Garazin