Hemen zaude: Hasiera Artikuluak U13ko neurriak eta Greba deialdia

U13ko neurriak eta Greba deialdia

2012/09/12
Irailaren 26ko greba prestatzeko eskainiko dizkizuegun lau artikulu/aurkezpenen hirugarrena da hau. Honen atzetik etorriko da, "Mobilizazioaren erabilgarritasuna eta premia". Lan honetan Rajoy-ren gobernuak Uztailaren 13an onartutako murrizketak azaltzen dira, azken hamarkadetako murrziketa gogorrenak.

Aurreko artikuluak:

1) Shock politika kapital metatze fase berri baterako

2) Gizarte eta demokrazia krisi erraldoiaren ezkutaketa

Diapoak ikusi

Greba Orokorrera deitu dugu aurreko bi artikuluetan azaldu ditugun arrazoiengatik eta Rajoy-ren gobernuak uztailaren 13an hartutako neurriengatik. Azken hamarkadetako murrizketa gogorrenak dira. Hauetako batzuk 100.000 milioiko lehen erreskatea jasotzeko Espainiako gobernuak hartutako konpromisoak dira.

Neurrien larritasuna gobernuko presidenteak Diputatuen Kongresuan pare bat egun lehenago aurkeztu zituenak baina haratago doa. Hauek dira neurirotako batzuk:

Soldata murrizketa arlo publikoan


Sektore publikoko langileei aparteko ordainsaria kentzen zaie 2012an.
Erabilera librerako sei egunak hirura murrizten dira.
Kreditu eta baimen sindikalak murrizten dira.
“Salbuespen egoera”ko neurri bat gehitzen da lan kontratua duten langile publikoen negoziazio kolektiboan.

Langabezia saria eta bergizarteratzeko errenta aktiboa

Langabezia saria murrizten da seigarren hiletik aurrera.
Langabezia saria murrizten zaie lanaldi partzialeko enplegua dutenei.
Murrizketa gogorrak langabezirako laguntzetan.
Langabezia sariak eta laguntzak beran behera uzteko aukerak handitu dira.
Bergizarteratzeko errenta aktiboa murriztu da.

Fogasa eta tramitazio soldaten babesa

Murriztu egiten dira Fogasak ordaindu beharreko soldata eta indemnizazioak enpresek ordaindu ezin duten kasuetan.
Tramitazio soldatak Estatuak ordaintzeko eskaera erregimena aldatzen da judizialki onartutako kaleratze bidegabeen kasuetan.

Dependientziarako dirulaguntzak

Dauden dirulaguntzak murriztu dituzte, gizarte zerbitzuak garatu gabe.
Familiak eta pertsona ez profezionalek egiten dituzten zaintzetarako dirulaguntza murrizketak ezarri dituzte.
Zaintzaile ez profesionalak Gizarte Segurantzan enkuadratzeko moduan zailtasunak gehitu dituzte.
Dirulaguntzak jasotzeko bateraezintasun erregimen bat ezartzen da.
Atzeratu egiten da dependentzia egoerei erantzuteko  prestazio eta zerbitzuen egutegia indarrean sartzeko epea.

BEZ eta zerga berezien igoera

BEZ murriztua %8tik %10era igo dute eta BEZ orokorra %18tik %21era.
Zenbait produktu eta zerbitzu %8tik %21era pasa dira zuzenean.
PFEZ eta Sozietateen gaineko zerga aldatu dira baina horrek ez du eraginik Hego Euskal Herrian, gai horien eskuduntza diputazioek dute eta.
Energia kontsumitzeagatik ordaintzen ditugun zergak igoko dira.

Merkataritza ordutegiei eragiten dien legedia

Autonomi erkidegoek ezingo dute murriztu 90 ordutik behera komertzioak irekitzeko baimena asteko lanegunetan.  Muga hori 72 ordutan zegoen orain arte.
Igande eta jai egunetan gutxienez 16 egunetan zabaldu behat dute. Autonomi  erkidegoek gutxiengo hori 10 egunetara jaitsi dezakete (orain arte 8ra mugatu zitekeen).
Ordutegi bereziko erregimena duten dendek askatasun osoa izango dute nahi duten egun zein ordutegietan zabaltzeko.
2012ko abenduaren 31ra arte onartutako igande eta jai egunetako egutegiak mantenduko dira.

Beste neurri batzuk

Kontrataziorako bonifikazioetan murrizketak; Etxebizitza eta Zaharberritzetarako Estatu plana; Emantzipaziorako Oinarrizko Errenta, eta beste...

U13ko neurriak eta Greba deialdia