Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Txiki:"COP21eko akordioa borondatezkoa da, TTIP derrigorrezkoa"

Txiki:"COP21eko akordioa borondatezkoa da, TTIP derrigorrezkoa"

2015/12/17
"Gu, beste eragileekin batera, "Alda dezagun sistema, ez klima" leloa defendatzen aritu gara, eta Pariseko COP21 gailurrak agerian utzi du leloa ongi aukeratua zegoela. Berriro ere enpresen interesak gailendu eta gizakien, naturaren, planetaren interesak haien menpe gelditu dira. Horregatik ez dago konpromisorik eta akordioa ez da loteslea; aldiz, enpresen inetereseko akordioak, TTIP kasu, derrigorrezkoak dira."

Enplegu BerdeakPariseko COP-21ak ekidin dezake katastrofe klimatikoa?

Parisko Akordioaren inguruko ELAren txostena

"COP21ean lortu den akordioan, gobernuek berriro kokatu dituzte enpresen interesak lehen mailan. Horregatik ez dago konpromisorik eta akordioa ez da loteslea; horrek esan nahi du akordioa  bete edo ez, ez dela ezer gertatzen, borondatezko kontua besterik ez dela.

Goi bilerako ituna borondatezkoa da eta alderantziz TTIP tratatuan planteatzen dena ez da borondatezkoa izango, derrigorrezkoa baizik. Hortaz, argi gelditzen da enpresen interesak aurrera eramateko negoziatzen diren itunak, TTIP kasu, ez direla borondatezkoak, baina gizateriaren edo naturaren intereseko kontuak negoziatzen direnean, ostera, bai."