Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Txetx-en behin-behineko espetxeratzea

Txetx-en behin-behineko espetxeratzea

2008/02/14

Enbata aldizkariak aste honetako edizioan Jean Nöel Etxeberri, Txetx-i, egindako elkarrizketaren itzulpena. Atxiloketaren zergatiak eta gertakariak azaldu ditu bertan.

Asteazkenean goizeko 6retan atxilotu zituzten euren etxeetan Jean- Noël Etcheverry “Txetx” eta okzitaniako militantea Jacou Morio, kargurik gabe aske utzi zituzten hiru egun geroago Houyvet epaile antiterroristak itaundu eta gero. ENBATAk Txetx-en sentimendua jaso nahi izan du Baionako komisariatik atera ondotik.

 

ENBATA: Zein izan da Houyvet epaile antiterroristaren jarrera hirugarren eguneko behin-behineko atxiloketan itaundu zaituenean?

 

Txetx: Nire ustez bere jarrera, ez zen inolaz ere egiaren bila dabilen epaile batena. Ez zituen entzuten Arricauren adierazpenetan neuk aipatzen nizkion kontraesanak. Kontrakoa, adierazpen hauek baieztatzen saiatu zen uneoro. Bere jarrera benetan harritzekoa zela aipatu nion, kasu honetan Arricau baitzen ETAren dosierrean parte zeukana, eta ni ordea ez nuen inolako loturarik afera honekin. Arricauren aitorpenak zuzenak ez zirela azaltzeko hainbat argudio eman nizkion. Egozten ninduten akusazioaren oinarria,  Arricauk zioen erabera, hurrengoa zen: Gazteriak-en bilerak dinamizatzen nituen Ustaritz, Baiona eta Kanbon 96-97 urteetan eta bilera hauetara, organizazioan funtzio garrantzitsuak zituzten ETAkide klandestinoak eramaten nituen, Arricauk berak gero Biarno, Monein eta beste tokietara eraman zitzan.  Harrigarriena hurrengoa zen, ehundaka pertsonak aitortu dezaketela, polizia barne, 95eko hauteskundeen ondotik Gazteriak mugimenduan militatzeari utzi niola adinagatik, eta geroztik ez dudala bilera batean ere parte hartu. Bigarrenez, oso harritzekoa da Iparralden behatuena zen talde baten bileretan ETAko dirigenteek parte hartzea: polizien kotxeen aurka Molotov koktelak botatzen ziren garaia zen, ikerketen ondorioz Gazteriak-eko hainbat militante atxilotu zituzten eta euren egoitzak miatu zituzten. Hurugarrenez, epaileari esan nion bi urtez pertsona honekin bildu izan banintzen, gogoratu beharko nuela, eta egia esan, bere aurpegiaren irudi lausoa daukat, Euskal Herria Zuzenean laguntzailea izan baitzen.

Jakin badakit bilera hauek ez direla gertatu. Epaileari galdegin nion, ea bilerak zein egoitzetan eman ziren, ea non uzten nizkion ETAkideak Arricauri.  Epaileak etzekien zer erantzun. Orduan nire harridura erakutsi nion, Arricau itaundu zuten poliziek ez baitzioten bilera hauek gertatu ziren egoitzetaz galdetu. Nik dakidala, Baionan egoitza abertzaleak daude, Ustaritzen Gazteriak-eko lokal bat zegoen, baina garai hartan Kanbo-n etzegoen Gazteriak-entzako bilkura lokalik. Badirudi galdera hau etzutela egin ere...

Epailearen itaunketaren ondotik Morio eta nik gose eta egarri greba hasi genuen atxiloketaren hirugarren egunean. Gaualdera kargurik gabe aske utzi ninduten, eta halere neure ordenagailua eta telefono mugikorra ia 200 telefono zenbakiekin eraman egin zuten. Hori da okerrena. 200 profesional eta elkarteen telefonoak. Zerrenda ematea eskatu nien, orri batetan zeukatela ikusi nuelako, baina etzidaten eman nahi izan. Ekintza honetan Manu Robles-Arangiz Fundazioaren lan publikoaren aurkako jarrera nabaria ergi ikusten dugu.

 

Enbata: Horregatik atxilotu zaituztela uste duzu?

Txetx: Arricauk egin zituen adierazpenei ez diet inolako azalpenik aurkitzen. Mitomaniagatik izango zen, beste eszenarioren bat babesteko, edo agian poliziek beraiek esan zioten hori aipatzeko? Horregatik Arricaurekin aurrez-aurreko bat eskatu nuen. Gauzak argi utzi nahi nituen. Militanteoi espetxeratzeko hainbat gezur asmatzen ari ote dira? Benetan guzti honen zergatia jakin nahiko nuke. Bestalde, zergatik ez ninduten atxilotu Jean François Lefortekin batera, elementu berak egozten baitizkigute, eta bai egiten dute lau urte geroago?

Hasierako hausnarketan, berriki ELBko militanteen atxiloketa etorri zait burura, eta ELB eta Laborantza Ganbararen inguruan dagoen guztia kriminalizatzeko asmoa. Otsailan Laborantza Ganbararentzako oso garrantzitsuak diren epeak bete egiten dira. Artifizialki sortu duten dosier bat erabili dute, pertsonak kriminalizatuz, mugimendu hauek desagertarazteko asmoarekin. Tentsio estrategia argia dago gaur egin. Paben Sarkozik egindako adierazpenak seinalerik argiena dira. Gu bion atxiloketa, beste maila batetan ezker abertzaleko mugimenduen ilegalizazioa, arduradun politiko eta militanteen atxiloketak, tortura etengabe erabiltzea, argi dago estatuek biolentziaren bidean eduki nahi gaituztela. Ulertzen dut militante abertzaleen haserrea, eta agian ere bide honetatik joateko duten gogoa. Baina gaur inoiz baino gehiago nabarmendu nahi dut tranpa bat dela eta bertan erortzea nahi dute, baina ez dugu inolaz ere egingo. Aurten Lizarra Garaziren hamargarren urteurrena beteko da. Duela hamar urte Lizarra-Garazirekin Iparra-Hegoa borroka soberanistak estrategia irabazlea zeukan. Geroztik estrategia galtzaileak besterik ez ditugu eduki. Lehen-bailehen estrategia irabazleetara itzultzea behar beharrezkoa da.

Txetx-en behin-behineko espetxeratzea