Hemen zaude: Hasiera Artikuluak "TTIP-k gizarteak konkistatutako eskubideen araudiekin amaitu nahi du"

"TTIP-k gizarteak konkistatutako eskubideen araudiekin amaitu nahi du"

2015/09/23
Laura Gonzalez de Txabarri, ELAko nazioarteko arduraduna, Euskadi Irratiko Ekosfera saioan izan zen Irailaren 17an TTIPari buruzko maha inguruan. Bertan esan zuen "TTIPak merkataritzarekin eta arantzelak jaistearekin zerikusi gutxi" duela. Helburua inbertsio eta merkataritza librea oztopatzen duten araudiak ezabatzea omen, gehienetan gizareak konkistatutako eskubideak arautzen dituzten araudia hain zuzen "Oso arrsikutsua da".

Laura Gonzalez de TxabarriLaura Gonzalez de Txabarri, Nazioarteko arduraduna ELA sindikatuan

"TTIP-k zerikusi gutxi du merkataritzarekin. Helburua ez da, jada baxuak diren arantzelak ezabatzea, helburua da, harmonizazioaren aitzakian, inbertsio eta merkataritza librerako oztopo diren araudiak desagerraraztea. Eta araudi horiek, ia beti, gizarteak konkistatu dituen eskubideak erregulatzen dituzten araudiak dira: lan harremanak, ingurumena, giza-segurtasuna. Akordio arriskutsua da, guztia merkataritza objektu bihurtu nahi duelako eta gure ustez badira ondasu batzuk merkataritzatik ar gelditu behar direnak: ura, airea, osasuna, giza eskubideak..."

Hemen duzu ere:

- TTIPari buruz argitaratu genuen dokumentua: TTIP: Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko merkataritzako eta inbertsiorako hitzarmenaz

- Aiala Elorrietari gaiari buruz egin zioten elkarrizketa Hamaika Telebistan: Aiala Elorrieta: "TTIP hitzarmenaren atzean AEBen helburu geopolitikoak daude"

- Tom Kucharz: Kapitalari indarra emateko estatu kolpe bat gertatzen ari da

- TTIP: transnazionalen inbasioa geldiaraziko dugu