TTIP: transnazionalen inbasioa geldiaraziko dugu

2014/11/03
TTIP akordioaren inguruan, Laura Gonzalez de Txabarrik egindako interbentzioa hemen ikusgai. Joan den Urriaren 27 eta 28an, Alternatibak Iruñea eta Gasteizen hitzaldiak antolatu zituen TTIP akordio transatlantikoaren inguruan, "TTIP: transnazionalen inbasioa geldiaraziko dugu". Iruñako hitzaldian, Katrakak aretoa beteta zegoela, hiru gonbidatu izan ziren; Tom Kucharz (Ecologistas en Acción), Mikel Saralegi (LAB sindikatua), eta Laura Glez de Txabarri ELAko nazioarteko arduraduna.