Hemen zaude: Hasiera Artikuluak TTIP, multinazionalen interesen neurrira!

TTIP, multinazionalen interesen neurrira!

2014/03/19
EB eta AEB artean negoziatzen ari diren merkataritza eta inbertsio hitzarmena hobe ulertzeko, oso argigarriak izan ziren Laura Gonzalez de Txabarrik (ELAko nazioarteko arduraduna) Susan George-n hitzaldiaren aurretik esan zituen hitzak. Helburua ahalik eta jende gehien datozkigun arriskuetaz ohartaraztea izanda, TTIP hau gelditzeko, Lauraren azalpena sarean jartzea erabaki dugu, zuk ere zabal dezazun.

Laura Gonzalez de Txabarri

Laura Gonzalez de Txabarri, Nazioarteko arduraduna ELA sindikatuan

Gaurkoan TTIP siglekin ezagutzen den Europar Batasuna eta AEBen arteko Merkataritza eta Inbertsio Hitzarmenaz  jardungo digu.

TTIP ingeleseko siglak dira: Transatlantic Trade and Investment Partnership.  TAFTA bezala ere ezagutzen da (Transatlantic Free Trade Area).

Joan den urtean hasi ziren TTIP en inguruko negoziazio formalak, baina esan behar da urrutitik datorren kontu bat dela,  aspalditik ari baitziren Atlantikoaren bi aldeetako korporazio handiak akordio honen atzetik eta horretarako lobby lan handia egiten.

Helburua merkataritzari eta inbertsio askatasunari “traba” egiten dieten barne araudiak ezabatzea da

Ni ez naiz den Hitzarmen honen edukietan asko sartuko, horretarako dago gaur Susan gure artean. Baina sarrera gisa gauzatxo pare bat aipatuko ditut:

1.-  Hitzarmen honek  Munduko Merkataritza Libre eremu handiena sortu nahi du (munduko BPGaren ia erdia eremu honetan sortzen da eta baita mundu osoko komertzioaren heren bat ere) eta horretarako salerosketak ugaritzeko dauden hesiak ezabatu eta inbertsioak bultzatu nahi ditu.

Negoziazioak sekretuak dira, hau da, negoziatzaileen “mandatuak” ez dira publikoak, eta nahiko azkar doazela dirudi. Joan den astean izan zen Bruselan negoziazioen  laugarren elkarrizketa saioa edo erronda, eta hurrengo saioak datozen hilabeteetan izango dira.

Araudien “harmonizazioak” suposatu dezake, adibidez EBean Transgenikoekiko dauden prebentzio eta debekuak baliorik gabe uztea; edota Fracking aren inguruko araudi zorrotzagoa ere bertan behera utzi nahi izatea interes komertzialen arabera

Baina, TTIPen helburua ez da soilik bi aldeen arteko komertzioa “oztopatu” dezaketen barrera ohikoak kentzea, hau da arantzelak edo tarifak kentzea, oso baxuak baitira dagoeneko. TTIP haratago doa; helburua merkataritzari eta inbertsio askatasunari “traba” egiten dieten barne araudiak ezabatzea da, hau da, estatuetan existitzen diren araudiak (edozein arlotako arauak; osasuna, ingurugiroa, lan harremanak, kontsumitzaileen eskubideak, askatasun sindikala...).

Horretarako, EB eta AEBetako  araudien “konpatibilitatea" lortu nahi dela esaten da; araudien harmonizazioaren bitartez, elkarrekiko errekonozimenduaren (reconocimiento mutuo) bitartez edota araudien arteko kooperazioaren bitartez.

Kontutan izanda EBko araudia osasun publiko gaietan, ingurugiro arloan, gizarte kontuetan, lan harremanetan… babes handiagoa eskaintzen duela, zorrotzagoa dela  AEBtakoak baino, ondorioa Europako arauak ahultzea izango litzateke, argi samar baitago negoziazio hauek bultzatzearen alde dabiltzanen interesak araudiak beheraka “harmonizatzearen” alde daudela, ez goraka.

Adibidez ingurumena edota osasunaren babesari dagokionez, EBn zuhurtzia printzipioa aplikatzen da (principio de precaución), kalterik egiten ez duela probatzen ez den bitartean, ez da baimentzen. AEBtan aldiz kontrako printzipioa aplikatzen dela esan daiteke: kaltegarri dela zientifikoki eta zalantza izpirik gabe frogatu arte, ez dago debekatzerik.

NAFTA izeneko hitzarmenak, AEB eta Mexikoren artean sinatutakoak, miloika enpleguen suntsiketa suposatu zuen, bai AEBtan eta baita Mexikon ere,  aldi berean soldata beherakada handiak eragin zituelarik

Araudien “harmonizazioak” suposa dezake, adibidez, EBn Transgenikoekiko dauden prebentzio eta debekuak baliorik gabe uztea; edota Fracking-aren inguruko araudi zorrotzagoa ere bertan behera utzi nahi izatea interes komertzialen arabera, eta abar luze bat...

Gauza bera esan dezakegu datuen babesari edota patenteen araudiari dagokioenari buruz ere, edota lan harremanen eta askatasun sindikalaren inguruko legeei dagokionari buruz ere, gai guzti hauetan ere zorrotzagoa delako EBko araudia. Azken hauei dagokienez, gogoratu AEBk ez dituztela Lanaren Nazioarteko Erakundeko (OITko) konbenio garrantzitsuenak sinatu eta bertako hainbat estatuetan “right to work” izeneko legeak onartu dituztela, zuzenean sindikatuen aurka doazenak.

2.- Negoziatzaileak eta sustatzaileak ordea diote hazkunde ekonomikoa ekarri eta milioika lanpostu sortuko direla. Bizi dugun krisiari irteera ematen lagunduko digun akordioa izango dela.

Kontua da gizartean Hitzarmen honen inguruko kezka gero eta handiago  dela , eta kezkarekin batera kontrako jarrera eta erantzun soziala ere hasten doala

Itxaropen edo sinesmen hau dela eta, badira TTIPen alde azaltzen direnak, baita sindikatuen artean ere. Hitzarmenaren alderdi batzuk kritikatzen badituzte ere (bereziki: ISDS izeneko estatu-inbertitzaile ebazpen epaitegia pribatuak, Susan-ek aipatuko dituenak), edo arriskuren bat ikusten badiote ere, batzuk orokorrean alde azaltzen dira.

Baina antzeko hitzarmenak izan duten eragina begiratzen badugu, ez dugu horrelakorik ikusten. Hala nola NAFTA izeneko hitzarmenak, AEB eta Mexikoren artean sinatutakoak, milioika enpleguen suntsiketa ekarri zuen, bai AEBtan eta baita Mexikon ere,  aldi berean soldata beherakada handiak eraginez.

3.- Kontua da gizartean Hitzarmen honen inguruko kezka gero eta handiago dela, eta kezkarekin batera kontrako jarrera eta erantzun soziala ere hasten doala. Hala nola mugimendu ekologistak, nekazari elkarteak, hainbat GKE, gizarte mugimendu, sindikatu eta abar, negoziazio hauen aurka gure ahotsak altxatzen hasiak gara.

Hau dela eta hasi da Europako Batzordea pixka bat kezkatzen edo mugitzen; ISDS da kezka handienetakoa sortzen duen gaia, eta kezka hau dela eta baztordea behartuta ikusi da gai horren inguruan kontsulta publiko bat irekiko duela esatera. Bestalde Kontsulta Talde bat ere sortu du (7 enpresen ordezkari (Bussines Europe, Nekazal industriaren ordezkariak, kimika industrikoak, Auto industriakoak, …), 5 GKE erakunde (transport and environment, kontsumitzaileen bi erakunde, European Public Health Alliance, European Environmental Bureau )  eta bi Sindikatutako ordezkariekin (Industri All, CES), hauek konfidentzialtasun konpromisoa onartu eta gero. Bi bilera izan dituzte, ez oso baliagarriak orain arte.

Seguruenik mugimendu taktiko bat besterik ez da, baina mugitu beharrean ikusi du bere burua, zerbait egin beharrean. Eta guk ahalegin guztiak egin behar ditugu presioa areagotzeko proiektu hau bertan behera gera dadin.

Ezagutzen dugu formula: sensibilizazioa, elkarlana eta mobilizazioa.