Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Tere Saez: Berdintasuna genero indarkeriaren kontra

Tere Saez: Berdintasuna genero indarkeriaren kontra

2013/02/21
Asko kolpatu ninduen emakume batek esan zidanak: "Azken zaplastekoa ez zidan erasotzaileak eman, epaileak eman zidan". Indarkeria sexista pertsona berdinen arteko borroka ez izan arren administrazioek ez dute emakumeen eskubideen bermatzaile papera hartzen. Are gehiago, murrizketak ezartzen dituzte berdintasun planetan, horrek genero indarkeria mantenduko duela jakin arren.

Bai emakumeek eta bai gizonek jaso dugun heziketak zerikusi handia du genero indarkeriarekin. Sistema patriarkalean oinarrituta naturala den sexua genero bihurtu dute, bakoitzari gizartean bere lekua emanaz: gizonari leku garrantzitsu eta publikoa eta emakumeari leku ezkutua eta garrantzirik gabekoa. Generoa guztiz kulturala da, eta deseraiki egin behar dugu, jendea gosez akatzen duen kapitalismo honi alternatiba eraikitzeko, nahi dugun gizarte hori lortzeko (feminismoak erakutsi digun bizi on hori) lan eta denbora guztiak guztion artean partekatuz.

Egoera latzaren salaketa umore bidez ere egin daitekeela erakutsi ziguten Klaunek.