Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Telemarketing-eko langile bat 45 egunerako kaleratua bi txiorengatik

Telemarketing-eko langile bat 45 egunerako kaleratua bi txiorengatik

2017/02/23
Prekarietatea salatu, adierazpen askatasuna ukatu eta behin behinean lanpostutik kanporatu. Jarraian, kasu lazgarri baten kronika: Maria Solaetxe Bezero Marketing Integraleko langilea izateaz gain, ELA sindikatuko ordezkaria da bertan. TeleMarketing sektorean lan baldintza jasangaitzak dituzte: 800€ko soldata, lanaldi partziala, astelehenetik larunbaterako lanorduak, 22:00etan amaitzen diren arratsaldeko txandak...

Igor GoikoleaIgor Goikolearen kronika twitter bidez

Enpresako tresnek ez dute ondo funtzionatzen: ez dago aireztapen naturalik, altzairu apurtuak...

Enpresak, 80 langileen artean 15€ko balioa zuten bi lote zozketatu zituen Gabonetako kontestuan. Langileak, logikoa denez,haserretu ziren.

Abenduaren 23an, Maria Solaetxek bi txio hauek idatzi zituen. Bera, haserre zegoen langileetako bat da.

Maria Solaetxe Txioak

Otsailaren 9an, enpresako zuzendaritzak espediente kontraesankorra ezarri zion.

Otsailaren 10ean, Maria Solaetxek alegazioak aurkeztu zituen. Izan ere, 5 egun zituen horretarako.

Hemen dator "temarioa": otsailaren 17an isuna ezarri zioten enpresatik. 45 EGUN LAN ETA SOLDATA BARIK.

Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu du: gaur, osteguna, 14:45tan Bezero Marketing Integraleko enpresaren aurrean.

enpresak -rentzako egiten du lan. Lehenengoak kanporatu du 45 egunetarako

Gaiari buruz Naroa Elortzak Halabedi irratian esandakoak: