Hemen zaude: Hasiera Artikuluak

ArtikuluakEuskal-Herria

Bakea Euskal Herrian: abenduaren 9an, orain presoak!

Bakea Euskal Herrian: abenduaren 9an, orain presoak!

2017/12/06

Bakegileen mobilizazio ezberdinak direla eta, justizia ministerioarekin lan eremu bat idekia izan da, bakearen eta presoen alde 10 000 Euskal Herritar Parisen mobilizatzeko prestatzen ari dira, 40 erakunde eta 100 frantses pertsonalitatetik goitik ...

Gehiago irakurri

20 urte #EstatutuaHilda ekitalditik: zer erakusten digu Kataluniak?

20 urte #EstatutuaHilda ekitalditik: zer erakusten digu Kataluniak?

1997ko urriaren 18an ELAk "Estatutua hilda dago" oihukatu zuen Gernikan. Estatutismotik soberanismora jauzia irudikatzeko balio izan zuen ekitaldi hartatik 20 urte pasa dira jada. Urteurrena aitzakiatzat hartuta, Kataluniako esperientziaren ...

Gehiago irakurri

Subirano...zer?

Subirano...zer?

Asteotan subiranotasunaz ari gara han-hemenka, berau aldarrikatuz eta defendatuz batzuk, ukatu eta zokoratuz beste batzuk. Subiranotasun kontzeptua mitoa dela esan ohi du Immanuel Wallerstein soziologoak. Termino hori erabiltzeak mundu-sistema ...

Gehiago irakurri

Hilurren, baina bizirik

Hilurren, baina bizirik

Urria. 1997 urtea. Gernikako Estatutuak hemezortzi urte zeramatzan indarrean, Jaurlaritzan EAJk eta PSE-EEk gobernatzen zuten koalizioan, hiru hilabete ziren ETAk Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hil zuela. Garai politikoa ...

Gehiago irakurri

Estatu konfederala ala akordioa

Estatu konfederala ala akordioa

2017/09/25

Ikusi dugu Espainian aldebikotasunak, elkarrizketak, akordioak eta bidea konstituzioak markatzen duen moduan egiteak nora daraman. Ezinezkoa da erabakitze eskubidea jasotzen duen estatutu bat aurrera ateratzea bide horretatik. Ibarretxeren saiakerak ...

Gehiago irakurri

Futbolaren esklabo, prekarietatearen gatibu

Futbolaren esklabo, prekarietatearen gatibu

Igor San Josek, Gipuzkoako eraikuntza arduradunak, Anoetako futbol zelaiaren birmoldaketa lanen atzean dagoen iruzur sozial eta laborala salatu du.

Gehiago irakurri

Ipurdi-garbitzaile

Ipurdi-garbitzaile

Nola liteke dioskutenean «ipurdi-garbitzaile» deitzen dietela horren muinari darion deshumanizazio kiratsarekin nardatuta sumindura olde bat ez zabaltzea herritarron artean? Nola liteke enpresa horiei ordaintzen dieten administrazioetako agintariek, ...

Gehiago irakurri

Gero eta estuago

Gero eta estuago

Lan-merkatu erregulatuan eta ordainduan jarduten duen langile klasea gero eta zapalkuntza handiagoa pairatzen ari da bi norabidetatik datozkion tentsio-indarren bitartez. Alde batetik, sortutako aberastasunaren zati txikiagoa bideratzen da ...

Gehiago irakurri

Burujabetzak ba al du aukerarik gaur Hegoaldean?

Burujabetzak ba al du aukerarik gaur Hegoaldean?

Zer dela eta, hain baldintza egokiak edukita, ez da indartzen prozesu soberanista bat (bigarren fronte bat, Kataluniarekin batera) gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan? Honoko paradoxa honi erantzun posible bat ematen saiatzen da hemen Xabi Anza. ...

Gehiago irakurri

Bakearen bidetik jarraitu

Bakearen bidetik jarraitu

2017/05/29

Egoera surrealista ari ginen bizitzen. Erakunde armatu batek armak utzi nahi zituen modu ordenatu, duin eta seguruan, eta polizia frantsesak zein espainolak hori egiteko aukera galarazten zioten. Areago, deklaratzera deitu zituzten Nazioarteko ...

Gehiago irakurri

Koalizio Handia estali

Koalizio Handia estali

Azkenaldian, eguneroko albistegiak jarritzeak esan nahi du, erremediorik gabe, EAJko burukideren bat (edo instituzio publikoetan duten ordezkariren bat) topatzea ELA kritikatuz kaliteta eskaseko argudio zein moduak erabiliz: proba daitezkeen ...

Gehiago irakurri

EKH

EKH

2017/04/19

Orain dela urte bat, hemen bertan, Espainia ez ote zen navarrizatzen ari galdetzen nion nire buruari. Jakina denez, Korralito Foralaren jabeak konturatu ziren kontuak ez zitzaizkiela betiko aterako, eta gaztatxoaren teoria sasizientifikoa baliatuz, ...

Gehiago irakurri

EAEko aurrekontuak 2017: Europako batez bestetik urrun

EAEko aurrekontuak 2017: Europako batez bestetik urrun

2017rako EAEko aurrekontuak aurkeztu dituzte. Bide okerretik doaz. Rajoyren defizit muga onartzen da. 1.000 milioi zorra ordaintzeko bideratuko dira, 350 milioi AHT-ra doaz. Osasunean eta hezkuntzan Europako batez besteko inbertsio mailara iristeko ...

Gehiago irakurri

Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.

Gehiago irakurri

Erreferendumerako nazio itunaren manifestua: sina ezazu!

Erreferendumerako nazio itunaren manifestua: sina ezazu!

Kataluniako herriaren kontzientzia nazionalak eta autogobernurako borondateak, behin eta berriz adieraziak izan direnak, antzinako sustrai historiko sakonak ditu. Katalunia, egun, ukaezinak diren arrazoi historiko, linguistiko ...

Gehiago irakurri

Estatuko ezkerreko Fundazio suberanistak Bartzelonan bildu ginen urte amaieran iritziak elkartrukatzeko

Estatuko ezkerreko Fundazio suberanistak Bartzelonan bildu ginen urte amaieran iritziak elkartrukatzeko

2017/02/22

Oro har partaideak ados zeuden herrien burujabetza oinarritzat hartu behar dela alternatiba taxutzeko, hala neoliberalismo hegemonikoaren aurrean, nola xenofobiaren, eskuin muturaren eta faxismo agerpen desberdinen aurka. Globalizazio alternatibo ...

Gehiago irakurri

Ipar Euskal Herriko klimaren desafioa altxatzeko, Trantsizio energetikoaren ardura duen lehendakariordetza bat

Ipar Euskal Herriko klimaren desafioa altxatzeko, Trantsizio energetikoaren ardura duen lehendakariordetza bat

Bizi! pozten da sortu berria den Euskal Hirigune Elkargoan trantsizio energetiko eta ekologikoaren ardura ukanen duen lehendakariordetza bat izanen baita. Jadanik, Ipar Euskal Herriko herri guziak biltzen dituen horrelako insituzio baten sortzeak ...

Gehiago irakurri

Euskoak beste jauzi bat eman dezan, egin zure ekarpena!

Euskoak beste jauzi bat eman dezan, egin zure ekarpena!

Helburua 30.000€ martxoaren 18a aitzin! EuskoKarta abian jartzen lagun gaitzazu! Euskal Herriak Iparraldean Euskoa, bere tokiko moneta, ekologikoa eta solidarioa, sortu du. 4 urtez soilik, Europako tokiko 3. moneta bilakatu da, zirkulatzen diren ...

Gehiago irakurri

Mixel Berhokoirigoin: “Ganbararen kudeaketa politikoa laborarien esku izatea nahi dugu”

Mixel Berhokoirigoin: “Ganbararen kudeaketa politikoa laborarien esku izatea nahi dugu”

Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) Mixel Berhokoirigoin kideari elkarrizketa egin dio Mikel Asurmendik Argia astekarian.

Gehiago irakurri

Joxe Elorrietaren azken liburuaren aurkezpena Iruñean

Joxe Elorrietaren azken liburuaren aurkezpena Iruñean

Joxe Elorrietak bere azken liburua aurkeztuko du otsailaren 8an, Iruñeko Katakraken. Icaria editorialarekin argitaratu dugun "Una mirada sindical contracorriente" liburuak hautsak harrotu ditu. Oihartzun handia izaten ari da Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri

(Maltzaga IV) Soberanismoa: Zein da abiapuntua?

(Maltzaga IV) Soberanismoa: Zein da abiapuntua?

Premiazkoa da definitzea eta partekatzea zein den prozesu subiranista baterako abiapuntua. Abiapuntua aipatzen dudanean esan nahi dut zein den errealitatea zeinetatik prozesua bera pentsatzen hasi behar dugun. Litekeena da uste izatea hau ...

Gehiago irakurri

Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan

Honako publikazioa Ekopol, ELA eta LAB-en arteko kolaborazioaren emaitza da. EAEko AHTari dagozkion hainbat alderdi aztertzen dira bertan, abiadura lasterreko proiektua geldiarazteko arrazoiak emanez.

Gehiago irakurri

Dena kopiatzen dute Madrildik, patronalaren kaltetan dena izan ezik

Dena kopiatzen dute Madrildik, patronalaren kaltetan dena izan ezik

Ederra egin du Montorok! Sozietateen gaineko Zerga aldatu egin du: enpresa handiei oso gutxi edo ezer ez ordaintzeko aukera ematen zieten zerga-kenketak bertan behera utzi ditu. CEOEk erabaki horri gogor hartu dio kargu. Gainera, espainiar ...

Gehiago irakurri

Maltzaga hil da, gora Maltzaga!

Maltzaga hil da, gora Maltzaga!

2017/01/27

“Estatutua hil da” esan genuen Gernikan 1997an. Estatutuaren kontra geunden? Ez. Estatutuak tresna baliagarria izateari utzi zion? Ez. Orduan, zergatik esan genuen hilda zegoela? Espainiako estatuak erabaki zuelako, aldebakartasunez, estatutua ez ...

Gehiago irakurri

Joxe Elorrietaren azken liburuaren aurkezpena Bilbon

Joxe Elorrietaren azken liburuaren aurkezpena Bilbon

Joxe Elorrietak bere azken liburua aurkeztuko du urtarrilaren 31n, ELAk Bilbon duen egoitzako areto nagusian. Icaria editorialarekin argitaratu dugun "Una mirada sindical contracorriente" liburuak hautsak harrotu ditu. Oihartzun handia izaten ari da ...

Gehiago irakurri

Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas.

Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas.

Joxe Elorrietak "Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas" liburuaren aurkezpena egingo du urtarrilaren 25ean Bartzelonan.

Gehiago irakurri

Grebek ez dute balio ezertarako

Grebek ez dute balio ezertarako

Grebek, batzuetan, langileen eskaerak lortzeko eta lan baldintzak hobetzeko balio dute. Gipuzkoako errepideen mantentze lanetako langileena da azken adibidea. 315 eguneko grebaren ostean, akordioak sinatu dituzte ELAk eta aldi baterako hiru enpresa ...

Gehiago irakurri

Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask

Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask

Euskal lan esparrua estatukoarengandik lehenesteko hurbilketa saioa egin dute EAEko enpresen %6 ordezkatzen duen Confebaskek (Adegi, Cebek eta SEA) eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordeak datu bat ...

Gehiago irakurri

Prozesu independentista, burujabetza sozialetik

Prozesu independentista, burujabetza sozialetik

Plazera da lagun baten liburuaren edizioaren lekuko izatea. Hau gainera, sindikalismoaren apasionatua izateaz gain, zure idazkari nagusia izan bada, plazera harrotasun bihurtzen da, militanteek beti militante izaten jarraitzen duten erakunde baten ...

Gehiago irakurri

Gaur ongi etorria Txetx bakegileari Baionan

Gaur ongi etorria Txetx bakegileari Baionan

2016/12/21

Atzo aske utzi zituzten Luhuson atxilotu zituzten bost bakegileak. Txetx gaur iritsiko da Euskal Herrira, eta merezi duen ongi etorria egingo diogu Baionako tren geltokian 19:30ean. Gonbidatuak zaudete. Ongi etorri #bakegileak!

Gehiago irakurri

PISA burutik behera

PISA burutik behera

Horrela ari zaizkigula sentitzen dut azken aste honetan euskal abertzale, espainiar abertzale, eskuin, zein ezkerreko arduradun politiko, pentsalari eta iritzi-emaile PISA frogen inguruan esaten ari direna entzutean.

Gehiago irakurri

Bakearen bost artisauak askatzeko sinadura bilketa

Bakearen bost artisauak askatzeko sinadura bilketa

2016/12/19

Sareetan abian jarri da bakearen bost artisauen askatasuna eskatzeko sinadura bilketa. Luhuson atxilotu zituzten Txetx Etcheverry, Michel Berhocoirigoin, Michel Bergougnian, Béatrice Haran-Molle eta Stéphane Etchegaray libre nahi ditugulako, sina ...

Gehiago irakurri

Akordio Interprofesionala EAEn: zergatik orain?

Akordio Interprofesionala EAEn: zergatik orain?

Aspaldi ez bezalako oihartzuna izan zuen azaroaren 30eko bilerak: Confebask, CCOO, UGT, LAB eta ELA mahai baten inguruan eserita akordio interprofesional bat adosteko. Jakina, halako gauza bat hedabideek hain entzutetsu egiten dutenean, zerbaiten ...

Gehiago irakurri

Eusko numerikoa abian!

Eusko numerikoa abian!

Hamarnaka laguntzaile ziren 2012ko neguan, alaitasunez eta pozez, arrakasta ezagutu duen Euskoa abiatzeko. Gaur, berriz mobilizatzeko ordua iritsi da Eusko numerikoa abiatzeko! Helburua: Euskal Monetaren mobilizazio kanpaina handi bat bultzatu ...

Gehiago irakurri

Blokeoaren arrazoiak

Blokeoaren arrazoiak

Confebaskek, CCOOk eta UGTk Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eragin mugatuko hitzarmenak sinatzeko egindako akordioak tentsioa areagotu du sindikalgintzan. Espainiako erreformek estatu mailako hitzarmenei atea ireki, lan-baldintzak kaskartu eta ...

Gehiago irakurri

Joan Mari Torrealdai: "Gobernu euskaltzale bat behar dugu"

Joan Mari Torrealdai: "Gobernu euskaltzale bat behar dugu"

2016/10/28

Inbidia eman izan dit Katalunian gertatu den prozesu horrek. Gizarte zibilak nola eraman duen politika pausu batzuk ematera. Hemen ere, nik uste Euskalgintzak iniziatiba hori hartu behar du, beraien artean eztabaidatu behar den guztia eztabaidatu, ...

Gehiago irakurri

Enpresa pribatuen botere pilaketa

Enpresa pribatuen botere pilaketa

Multinazionalek beste urrats bat eman nahi izan dute. Oraingoan merkataritza arloko nazioarteko hitzarmenen bidez. Hitzarmen horiek zerikusi gutxi dute merkataritzarekin: enpresei soilik aplikatuko zaien nazioarteko jurisdikzio berezia sortzeko ...

Gehiago irakurri

Baina, zer du Adegik sokatiraren kontra?

Baina, zer du Adegik sokatiraren kontra?

Glúteos y pechos perfectos, ezpain mamitsuak, tableta, bizeps, trizeps, kuadrizeps ikusgarrien garaian; Corporación Dermoestética, goitik beherako depilazioa, Irati Xtrem, Iron man, Hiru handiak eta Ehun milen garaian; gorputza bere mugetara ...

Gehiago irakurri

Euskara askatasun bat

Euskara askatasun bat

Horrelaxe bizi dut gaur egun hizkuntzaren auzia. Euskaraz egiten dudanean aske naiz. Beste hizkuntzaren batean mintzo naizenean, behartuta mintzo naiz: egoerak horretara behartuta eta nire plastikozko erdarek behartutako molde zurrunetan: beste ...

Gehiago irakurri

Euskal Herria trantsizioan

Euskal Herria trantsizioan

Irailaren 23tik 25erako asteburua oso betea izan da Bizi!rentzat; hainbat arlo osagarritan itzulerak adierazten du urte garrantzitsua datorrela trantsizio sozial eta ekologikoaren aldeko euskal mugimenduaren ibilbidean.

Gehiago irakurri

Marmotaren eguna

Marmotaren eguna

Oroitzen dut, atzerrira joan eta euskalduna nintzela esaten nuenean, bi erreakzio mota jasotzen nituela parean nuen pertsonaren arabera: konplizitatea Estaturik gabeko nazio batekoa bazen, eta gurasokeria bere Estatua zuen norbait zenean. Are ...

Gehiago irakurri

Iruzurrik ez: langileon hitza errespetatu

Iruzurrik ez: langileon hitza errespetatu

Elkarrizketa sozialerako mahaia itxurakeria hutsa da. Uztailaren 22an gehiengoaren ahotsa baztertu eta euskal herriko langileen lan-baldintzak kaltetzen dituzten akordioak sinatu zituzten Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGTk. Zergatik dira ...

Gehiago irakurri

Amaia Muñoa:"Arlo sindikala eta soziala sendotu, burujabetza behetik eraikitzeko"

Amaia Muñoa:"Arlo sindikala eta soziala sendotu, burujabetza behetik eraikitzeko"

"Nire asmoa da ELAk nazio prozesuan duen papera nola ulertzen duen azaltzea. Orain 40 urte ELAren birfundazioa ekarri zuen III. kongresuan, aldaketa asko bai, baina funtsa mantendu zen: klase sindikatu abertzale izaera. Eredu sindikalaren inguruan ...

Gehiago irakurri

Mixel Berhocoirigoin:"Burujabetza behetik gora eraikitzen da"

Mixel Berhocoirigoin:"Burujabetza behetik gora eraikitzen da"

Subirautzaren gaian bada gogoeta bat, gai nagusi bat, tratatu behar dena: zer esan nahi du burujabetzak gaurko munduan? Gero eta irekiago den muga gabeko munduan zer da burujabetza? Nola ikusten dugu burujabetza herriek baino botere gehiago duten ...

Gehiago irakurri

Independentismo eraginkorra, Nafarroako destituzio fasea, euskalgintza eta feminismoa

Independentismo eraginkorra, Nafarroako destituzio fasea, euskalgintza eta feminismoa

Hemen dauzkazu "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" mintegian, ekainaren 17an, Unai Apaolaza, Hedoi Etxarte eta Idurre Eskisabelekin egin genuen mahai inguruko interbentzioen bideoak. Independentismo eraginkorraz aritu zen Apaolaza, Nafarroak ...

Gehiago irakurri

Euskal neoliberalek Espainiako hitzarmenak nahiago dituzte

Euskal neoliberalek Espainiako hitzarmenak nahiago dituzte

Negoziazio Kolektiboa estatalizatzen dute lan-baldintzak okertzeko. Gure erabaki ahalmena berreskuratzeko eta gure lan-baldintzak hemen negoziatu ahal izateko babesa lortu nahi dugu ekimen honen bitartez; langileentzat duinak diren lan-baldintzak ...

Gehiago irakurri

Nazioarteko Mintegia: Burujabetza nazionala eta auzi soziala

Nazioarteko Mintegia: Burujabetza nazionala eta auzi soziala

Ekainaren 16 eta 17an Gasteizen "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" Nazioarteko Mintegia antolatu dugu UNED-Bergararekin batera, urtero egiten dugun legez. Burujabetza desberdinez ariko dira Pablo Solon boliviarrra, Quim Arrufat kataluniarra, ...

Gehiago irakurri

Gai Monografikoa: burujabetza nazionala, identitatea, demokrazia, ongizatea...

Gai Monografikoa: burujabetza nazionala, identitatea, demokrazia, ongizatea...

Abertzaletasunaren baitan eztabaida garrantzitsuak ematen ari dira, eta Gai Monografiko honek eztabaida horien funtsa bildu nahi du, nahiz eta, ezinbestean, modu xume eta partzialean izan. Hala egin nahi izan dugu, eztabaida honek berezi egiten ...

Gehiago irakurri

Pobrezia energetikoa, errealitate Hego Euskal Herrian

Pobrezia energetikoa, errealitate Hego Euskal Herrian

Pobrezia maila eta gizartean dauden ezberdintasun ekonomikoak hazten ari dira azken urteotan. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundean gertatzen den bezalaxe azken 30 urteetako mailarik altuenean dago pobrezia eta aberats eta txiroen ...

Gehiago irakurri

Mondragon, ELA, estatalizazioa eta esplotazioa

Mondragon, ELA, estatalizazioa eta esplotazioa

Orain dela aste batzuk ELA sindikatuak Mondragon Korporazioa salatu zuen, prekarietatea hedatzen duen estatalizazioa bultzatzeagatik. Izan ere, estatu hitzarmenaren aldeko hautua egin du taldeko kooperatiba garrantzitsu batek. Salaketa egin zen ...

Gehiago irakurri

Maiatzaren lehena: kalera irtengo gara gauzak aldatzen diren arte

Maiatzaren lehena: kalera irtengo gara gauzak aldatzen diren arte

Urtero, Maiatzaren lehenean, milioika langile irteten dira kalera lanaren eta lanen duintasuna aldarrikatzera; euren langile izaera harrotasunez adieraztera. Batzuek esaten digute mundua enpresek egiten dutela; enpresarik gabe miseria gorrian ...

Gehiago irakurri

Negoziazio Kolektiboaren estatalizazioak eragin kaltegarria du langileentzat

Negoziazio Kolektiboaren estatalizazioak eragin kaltegarria du langileentzat

Negoziazio Kolektiboaren estatalizazioa Euskal Herriko langileentzat kaltegarria dela erakusten dute 10 adibide dituzu hemen. Eragina negatiboa da askatasun sindikalaren ikuspegitik, demokraziaren ikuspegitik eta langileen lan- eta bizi-baldintzen ...

Gehiago irakurri

Aldaketa sozial eta politikoa eragiteko zerga-politika aldatu

Aldaketa sozial eta politikoa eragiteko zerga-politika aldatu

Hego Euskal Herrian alternatiba eraikitzeko ezinbestekoa da zerga-politika edo fiskalitatea aldatzea. Aldaketa sozial eta politikorik ez da emango administrazioek diru sarrerei uko egiten jarraitzen badute eta gastuetan murrizketak mantentzen ...

Gehiago irakurri

Lehia burujabetzaren aldeko borroken artean?

Lehia burujabetzaren aldeko borroken artean?

Irudipena dut euskalgintza apur bat astindu duela independentziaren inguruko diskurtso berriak. Niretzat haize freskoa izan dena kezkagarria zaio zenbaiti, irrigarria besteri. Euskara alboratuko ote den, lurraldetasuna baztertu, historia gutxietsi… ...

Gehiago irakurri

Ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa: zentro komertzialekoa?

Ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa: zentro komertzialekoa?

Herri mugimenduak, alderdiak, instituzioak, herri boterea… proiektu eraldatzailearen barruan bakoitzak izan beharreko pisuari buruzko eztabaida lehen lerroan dago, baita Euskal Herrian ere. Galdera berriak agertzen ari dira, gosea baino zaharragoak ...

Gehiago irakurri

Eñaut Apaolaza: "Erabaki behar dugu zer nolako egitura ekonomikoa nahi dugun"

Eñaut Apaolaza: "Erabaki behar dugu zer nolako egitura ekonomikoa nahi dugun"

"Egia da teorian estatu txikiak demokratikoagoak direla esaten dela, baina demokratikoagoak izango dituk, edo ez dituk izango hain dependienteak baldin eta beren lana ondo egiten baditek. Momentua orain dek. Erabaki egin behar diagu zer nolako ...

Gehiago irakurri

Unai Apaolaza: "Abertzaletasunak balio du eusteko, baina hazteko bere topeak ditu"

Unai Apaolaza: "Abertzaletasunak balio du eusteko, baina hazteko bere topeak ditu"

"Independentzia nahi dugu hobeto bizitzeko, bai soldata hobea nahi duenak, bai euskaraz bizi nahi duenak. Beraz, biok nahi dute hobeto bizi, horretarako aukeratzen dute independentzia. Hobeto bizitze hori batek identifikatuko du soldata hobearekin, ...

Gehiago irakurri

Iheslari eta etorkinen eskubideen aldeko martxa Europan

Iheslari eta etorkinen eskubideen aldeko martxa Europan

Munduan 60 milio pertsona baino gehiagok ihes egin behar izan dute beren bizilekuetatik bizia, osotasuna eta duintasunababesteko. Bortxa eta miseriatik aske bizi ahal izateko. Europar Batasunak milioi bat petsona baino gehiago hartu ditu 2015ean: ...

Gehiago irakurri

Kataluniako irakaspenak

Kataluniako irakaspenak

2016/02/23

Azken asteotan Kataluniari buruzko informazioa nabarmen gutxitu da euskal komunikabideetan, batez ere Carles Puigdemont lehendakari berria izendatu dutenetik. Inbestiduraren aurreko asteetan, hala ere, egoeraren berri ematea ugaria bezain bikaina ...

Gehiago irakurri

Ezer antolaturik ez dute parean nahi

Ezer antolaturik ez dute parean nahi

Futbol partidu batean jokalari batek kolpe txar bat hartu eta lurrean botata geratzen bada, aurkariak baloia kanpora botatzen du eta bere onera ote datorren itxaroten du. Horri fair play deitzen zaio. Haatik, kapitalaren eta lanaren arteko ...

Gehiago irakurri

Bagoi sozialaz

Bagoi sozialaz

"Erabakitzeko eskubidearen trenak bagoi soziala behar du, bagoi instituzionalaz gain", esan zigun Juan Jose Ibarretxe lehendakariak urtarrilaren 19an lepo betetako Andres Isasi aretoan; areago, onartu zuen bagoi soziala falta izan zitzaiola karguan ...

Gehiago irakurri

Txetx:"Justizia sozial eta ekologikoaren aldeko klimaren borrokak aldarrikapen abertzalea hauspotzen du"

Txetx:"Justizia sozial eta ekologikoaren aldeko klimaren borrokak aldarrikapen abertzalea hauspotzen du"

Txetx Etcheverry Bizi! mugimenduaren eta Alternatibaren sortzaileetako bat izan zen. Duela hiru urtetik hona Alternatiba dinamikan parte hartzen ari da; honek bultza ditu, hein handi batean, eta larrialdi egoera gorabehera, COP21aren inguruko ...

Gehiago irakurri

Abertzaletasuna, estatugintza eta demokratizazioa

Abertzaletasuna, estatugintza eta demokratizazioa

“Estaturik gabeko naziotik naziorik gabeko estatura”. “Abertzaletasunak independentismoa mugatzen du”. “Eztabaida ez da nazio izan edo ez izan, demokrata izan nahi dugun edo ez baizik”. Indar berezia duten esaldiak. Are, bertigoa ematera iristen ...

Gehiago irakurri

Urkullu eta demokrazia: Sinonimoen ekuazio bat

Urkullu eta demokrazia: Sinonimoen ekuazio bat

Sinonimoen ekuazio bat Lehendakariaren esaldi hau deszifratzeko: “Me alarma que movimientos sociales sin responsabilidades condicionen Cataluña”. Euskarara ekarrita, “me alarma” , larritzen nau, “que movimientos sociales”, herri mugimendu, “sin ...

Gehiago irakurri

Mugak

Mugak

Patxi Agirrezabalaren omenez Gabriel Arestiren poema hau dakargu gurera: "Ene euskalduntasunaren mugak hauk dira: Ifarrean Justizia, Hegoan Libertatea...". Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri aske antsiatuaren alde borrokan jarraituko ...

Gehiago irakurri

Villarreal: "Inork ez ditu guk baino hitzarmen sektorial gehiago sinatu hemen"

Villarreal: "Inork ez ditu guk baino hitzarmen sektorial gehiago sinatu hemen"

Akordioak egunero egiten dira herri honetan. Beste gauza bat gero akordio horiek publikora ateratzen diren edo ez, edo komunikabideek atentzioa jartzen dieten edo ez. Adibidez, lan erreforma onartu zuenetik Mariano Rajoyk, 2012ko otsailetik hona, ...

Gehiago irakurri

Klima aldaketa eta enplegu berdeak: Iraunkortasuna, etorkizuneko apustua

Klima aldaketa eta enplegu berdeak: Iraunkortasuna, etorkizuneko apustua

Planetaren eta bizitzaren etorkizunak ekoizpen ereduaren eraldaketak eta ekonomiaren trantsizio sozial eta ekologikoa behar ditu. Horretarako ezinbestekoa izango da berotegi efektuko gasak, energia eta lehengaien kontsumoa murriztea. Enpleguari ...

Gehiago irakurri

Islamofobiari ere ez!

Islamofobiari ere ez!

Parisko atentatu sorta deitoragarria bezain kezkagarria da horrek sortutako erreakzio katea. Gerra deklarazioez gain, asteburuan Moros fuera pintada egin dute Ordizian eta gaia hizpide izan den solasaldi orotan hamaika izan dira gisako adierazpenak. ...

Gehiago irakurri

Ekonomiaren bertokiratzea, ingurumena eta euskara: Eusko sareko profesionalak engaiatzen eta ekintzetara pasatzen dira !

Ekonomiaren bertokiratzea, ingurumena eta euskara: Eusko sareko profesionalak engaiatzen eta ekintzetara pasatzen dira !

Tokiko ekoizleak, hurbileko saltegi eta zerbitzuak, artisauak, enpresa txiki eta ertainak, lanbide liberalak edo elkarteak, hala nola eusko sareko profesional guziak konkretuki engaiatu dira ekonomiaren bertokiratzea, ingurumena eta euskararen ...

Gehiago irakurri

Laborantza herrikoia, klima eta lurraren onerako

Laborantza herrikoia, klima eta lurraren onerako

Lurrama, laborantza herrikoiaren 10 garren edizioa 2015-eko azaroaren 6, 7 eta 8an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 5 500m² okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, ...

Gehiago irakurri

Bilgarria (estrategia independentistari buruz)

Bilgarria (estrategia independentistari buruz)

2015/10/23

Euskal Herriko independentismoa bi zikloren bukaerak sorturiko eta elkar eragiten duten bi krisiren erdian dago. Azken bi mendeetan erabili ditugun kategorien erlatibizatzetik dator lehenengo krisia eta Euskal Herrian estrategia independentista ...

Gehiago irakurri

Errigora: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Errigora: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina laster dator: urriaren 21etik azaroaren 8ra izango da aurtengoan saskia eskatzeko tartea. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak hartu eta, keinu berean, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari eta ...

Gehiago irakurri

Leire Txakartegi: “Pertsona eta planetaren jasangarritasuna erdigunean”

Leire Txakartegi: “Pertsona eta planetaren jasangarritasuna erdigunean”

Igandean, Urriaren 11n, arratsaldeko 16:30tan, Leire Txakartegik, ELAko genero, berdintasun, immigrazio eta euskara arduradunak, parte hartuko du Alternatiba Garaziko «Mugimendu klimatikoa, COP21 ari buruz eta mobilizazio iraunkorrari buruz martxan» ...

Gehiago irakurri

 German Kortabarria: “Liburua belaunaldi baten kontu-ematea da”

German Kortabarria: “Liburua belaunaldi baten kontu-ematea da”

1976. urtean belaunaldi berri batek hartu zuen bere gain ELA sindikatu historikoaren ardura. Gazte horietako bat German Kortabarria Igartua (Oñati, 1949) izan zen. Kortabarriak sindikatuan ardura ezberdinak izan ditu. Berriki 'Gauzak horrela (ere) ...

Gehiago irakurri

Zerga sisteman ere alternatibak baditugu

Zerga sisteman ere alternatibak baditugu

Zergak ulertzea dirudiena baino errazagoa da. Funtsezko alderdiei dagokienez behintzat. Zergak instituzioen diru sarrerak dira. Soldatak langileon diru sarrerak diren bezala, herri administrazioen diru sarrerak zergak dira. Eta nola izan behar dira ...

Gehiago irakurri

Gai Monografikoak 49: Euskal Herriko zerga sistema

Gai Monografikoak 49: Euskal Herriko zerga sistema

Hemen duzue zerga sistemaren gaian sakontzeko ekainean UNED-Bergararekin batera antolatu genuen mintegiko ideia nagusiak laburbiltzen dituen Gai Monografikoa. Bertan topatuko dituzu Ignacio Zubiri, Lourdes Serna, Mercedes Vallejo, Mikel Aranburu, ...

Gehiago irakurri

Alternatiben Herrian sistema aldatzera goaz, sinatu duzu?

Alternatiben Herrian sistema aldatzera goaz, sinatu duzu?

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ospatuko dugu Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatuta eta Parisko COP21n aurrean 10, 100, 1.000 ...

Gehiago irakurri

A ze argazkia!

A ze argazkia!

Astelehenean, uztailak 20, Euskal Enpresaburuen Bilguneak ekitaldi bat antolatu zuen Bilbon Freixenet-eko patroiari Reino de España saria emateko, Felipe VI. Espainiako Erregea buru zuela. Ekitaldian Enpresaburuen Bilguneko presidenteak aldarrikatu ...

Gehiago irakurri

Euskal zerga sistema: diagnostikoa eta alternatibak

Euskal zerga sistema: diagnostikoa eta alternatibak

Ekainaren 18 eta 19an, Donostian, UNED-Bergararekin batera antolatzen dugun Nazioarteko Mintegian dugu hitzordua. Aurten euskal zerga sistemaz arituko gara. Diagnostikoa egin eta alternatibak ezagutzeko gure artean izango ditugu María Pazos, Carlos ...

Gehiago irakurri

Ivan Gimenez: "UGTk eta CCOOk markatuko dute lehen urte politikoa"

Ivan Gimenez: "UGTk eta CCOOk markatuko dute lehen urte politikoa"

"El Corralito foral" (Pamiela, 2015) liburuaren harira, Ivan Gimenezi elkarrizketa egin diote Argia aldizkarian.

Gehiago irakurri

Burujabetzarako bidean. Ikarorik gabe, nola bestela?

Burujabetzarako bidean. Ikarorik gabe, nola bestela?

Ikarorik gabe irratsaioaren hirugarren programa entzungai duzue 97irratian. Elikadura Burujabetzaren inguruan jardun dugu eta Brasilera egindako bidaian ikusi-ikasitakoak azaldu dizkigu Unai Oñederrak. Burujabetzarekin jarraituz, Manu ...

Gehiago irakurri

Menos samba e mais traballar

Menos samba e mais traballar

Brasilen nekazaritza agroekologikoa esaten zaionari Ipar Euskal Herrian nekazaritza iraunkorra esaten zaio. Han ikusitakoa, beste indar batekin, beste errealitate batekin, hemen ere martxan da.

Gehiago irakurri

Burujabetuz

Burujabetuz

Gure azken monografikoa, Burujabetzari eskaini diogu. Jarraian, gerturatze gisa, dokumentuaren hitzaurrea duzue eskura. Argitalpen osoa ere kontsulta dezakezue.

Gehiago irakurri

Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!

Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!

Aldaketa soziala behar dugu. Alternatibak baditugu! Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako Programa Sozialaren laburpena gardenkietan duzu hemen sareetan zabaltzeko eta behar duzun lekuetan erabiltzeko. Martxoaren 14an Bilbo eta Iruñeko ...

Gehiago irakurri

Laborantza Ganbara alternatiboa hor da!

Laborantza Ganbara alternatiboa hor da!

Michel Berhocoirigoinek, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lehendakariak, EHLG-ren 10. urtemugaren karietarat irakurri hitzaldi hunkigarria dugu hau. Bertan 10 urte eta gero lehendakaritza uztera doan laborari militante eta sindikalistak ...

Gehiago irakurri

Iparraldean ere bada alternatibarik trantsizio energetikorako

Iparraldean ere bada alternatibarik trantsizio energetikorako

I-ENER, energia berriztagarrien ekoizpenerako sozietatea, 2014ko urrian sortu zen eta herritarren energia ekoizpena bultzatzen du. Energia berriztagarria garatuz Euskal Herrian herritarrok energia berreskuratu eta herritarrentzat egokia den eta ...

Gehiago irakurri

Herria ahalduntzeko estrategia bat

Herria ahalduntzeko estrategia bat

Aldaketa segurua da, emantzipazioa aukera bat. Humanitatea hurrengo hamarkadetan datorkion zibilizazio kolapsotik libratzeko aukera handiago izango dugu ahalduntze (botere berreskuratze) estrategia bat abian jartzen badugu. Herri klaseak botere ...

Gehiago irakurri

Heziberri? Konfrontazio eta alternatiba garaia da!

Heziberri? Konfrontazio eta alternatiba garaia da!

Xabier Irastorza: "beste hainbat arlotan gertatzen ari den moduan, jaurlaritzak hezkuntza komunitateak eta jendarteak eskatzen dion erantzukizunari muzin egin eta Espainiako gobernuari men egitea erabaki du. Heziberri 2020 egitasmoaren bidez, Eusko ...

Gehiago irakurri

Batera, lurralde kolektibitateruntz

Batera, lurralde kolektibitateruntz

Larunbate goizean, urtarrilaren 10ean, Ezpeletako merkatu estalian, 80 pertsonatik goitik parte hartu dute Batera Plataformaren Biltzar Nagusian. Bertan, berretsia izan da Lurralde kolektibitatearen soluzio instituzionala sinpleena eta ...

Gehiago irakurri

Joseba Azkarraga: Burujabetza, botere-eraikuntza prozesu amaigabea

Joseba Azkarraga: Burujabetza, botere-eraikuntza prozesu amaigabea

Joseba Azkarraga soziologoak parte hartuko du Manu Robles-Arangiz Fundazioaren Iparraldeko X. urtemugaren karietarat « Burujabetza, Estatu guzietan », hitzaldi eztabaidan, larunbatean, azaroaren 1ean, arratsaldeko 15:00etarik goiti. Hara hemen ...

Gehiago irakurri

Zubiaga: Komunitate bat ezin da sendotu eredu lehiakor basatiaren baitan

Zubiaga: Komunitate bat ezin da sendotu eredu lehiakor basatiaren baitan

Mario Zubiaga unibertsitarioak parte hartuko du Manu Robles-Arangiz Fundazioaren Iparraldeko X. urtemugaren karietarat "Burujabetza, Estatu guzietan", hitzaldi eztabaidan, larunbatean, azaroaren 1ean, arratsaldeko 15:00etarik goiti.

Gehiago irakurri

Amaia Muñoa: autodeterminazio prozesua, eskubidea bera bezain garrantzitsua

Amaia Muñoak, ELAko Idazkari Nagusiaren albokoak, azaroaren 1an, Baionan, larunbatarekin iraganen den "Burujabetza Estatu guzietan" hitzaldi-eztabaidan parte hartuko du. "Prozesu subiranista justizia sozialeko eta aberastasunaren banaketari buruzko ...

Gehiago irakurri

Ordezkapena prestatzen joan beharraz

Ordezkapena prestatzen joan beharraz

Iñaki Antiguedad, 2014/09/21 Berria; Trantsizio bidezko aldaketak eragin nahi ditugunok, marko juridiko-politikoa eta eredu sozioekonomikoa uztarrian, askoz ere gogoeta gehiago, gizarte-plazetan islatzen dena baino, zabaldu beharko genuke, bataz eta ...

Gehiago irakurri

Zer behar du Nafarroak: aldaketa politikoa edo erregimenaren suntsiketa?

Zer behar du Nafarroak: aldaketa politikoa edo erregimenaren suntsiketa?

“Zer behar du Nafarroak: aldaketa politikoa edo erregimenaren suntsiketa?” galderaren aurrean, Victor Moreno idazleak zein Carlos Pérez Conde kazetariak erantzun bera eman zuten: oso zaila den arren, betidanik Nafarroako agintean egondako sistema ...

Gehiago irakurri

Badaukagu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Badaukagu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Milatik gora lagunek hartu dute parte urtebete iraun duen prozesu honetan; udaren ostean ekimena zabaltzeari ekingo zaio. Lan kolektiboak eta 143 gizarte-eragileren sostenguak gutun honen izaera berritzailea agerian utzi du. Orain beharrezkoa da ...

Gehiago irakurri

Eskoziatik dator notizia

Eskoziatik dator notizia

Maiatzaren 6tik 8ra bitartean ELAk Eskoziara bidaia egin zuen, une politiko ezin interesgarriagoan: Irailean erreferendum bat izango da han independentziari buruz erabakitzeko. Bisitan, bide batez, Thatcherren politikak eragin dituen kalteak ...

Gehiago irakurri

Alferrik da eskatu eta eskatu ibiltzea behartzen ez ditugun bitartean

Alferrik da eskatu eta eskatu ibiltzea behartzen ez ditugun bitartean

Gora-beheraz betetako gure orografia eta biografietan, ezinbestekoa zen igotzeko bezainbeste modu asmatzea jaisteko ere. Hori bai, jaitsiera natural eta bizkorrena da, marrazki bizidunek erakutsi diguten moduan, arriskutsuena. Halere denek igo nahi, ...

Gehiago irakurri

Gure esku dagoelako

Gure esku dagoelako

2014/04/15

Anjel Oiarbide bozeramaileak Gure Esku Dago dinamika aztertu eta ekainaren 8ko giza katean parte-hartzeko gonbita luzatzen die herritarrei. Helburua Durango eta Iruñea artean dagoen 123 kilometroko tartea, 50.000 lagunekin etenik gabe osatzea da.

Gehiago irakurri

Gehiengo aurrerakoi baten  eraikuntza Ipar Euskal Herrian

Gehiengo aurrerakoi baten eraikuntza Ipar Euskal Herrian

Mugimendu abertzalearen bilakaerak, bere heldutasun politikoak, posible egin du gehiengo abertzale bat eraikitzea Ipar Euskal Herrian. Hurrengo bozetarako aliantzak, ez dira bi itzulien artean hartutako jarrera eta promesen arabera finkatuko, baizik ...

Gehiago irakurri

Buru jabetza barnatuz, krisia gainditu!

Buru jabetza barnatuz, krisia gainditu!

Apirilaren 26an, larunbatarekin, MRA Fundazioa, Bizi! eta Euskal Herriko Laborantza ganbarak antolatzen dute hitzaldi-eztabaida berezi bat “Burujabetza barnatuz, krisia gainditu!” izenburuarekin. Arratsaldeko 17:00etarik goiti, laborantza, ...

Gehiago irakurri