Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Sustraiak: Iparraldeko mugimendu abertzalearen Historiaren haritik

Sustraiak: Iparraldeko mugimendu abertzalearen Historiaren haritik

2008/03/14
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioaren argitalpen berria, "Sustraiak" sail berriaren lehena. Liburuxka salgai dago 5 eurotan Fundazioaren egoitzetan
  • Les tout débuts (1960-1975) : Kristiane Etchalus
  • Regard sur l’abertzalisme des années 70 en Iparralde : Arnaud Duny-Pétré
  • Kantaldiak 60 eta 70 hamarkadan: Pantxoa Carrere
  • 1960 - 70eko Kantagintza berria: Peio Ospital
    Kantua, kontzientziazioa eta abertzale borroka: Etxamendi - Larralde

 

Azken hiru urte hauetan, Manu Robles-Arangiz Fundazioak, Sustraiak

izeneko mintzaldiak antolatu ditu, molde iraunkorrean ipar Euskal
Herrian antolatzen dituen formakuntza asoziatibo eta militante programaren
baitan. Abertzale mugimenduaren hastapeneko (60 eta 70 hamarkadak)
aktoreen lekukotasunak dira. Hauek, izan dituzten ibilbide pertsonalen
bitartez, Iparraldeko mugimendu abertzalearen Historia kontatzen ziguten.
Politikan, kulturgintzan edo euskararen defentsan, laborantza sindikalgintzan
edo errepresioaren aurkako borrokan, garapen ekonomikoan eta
borroka armatuan emandako engaiamendu horien kontakizunak argitaratzen
ditugu, hainbeste ikaskuntza eta gako eskaintzen dizkigutelako, gure
iduriko, gure gaur egungo borroka hobeki ulertzeko eta biharko batailak hobeki
prestatzeko.
Erregularki publikatuak izanen dira heldu diren hilabete eta urteetan,
horretarako Manu Robles-Arangiz Fundazioak bereziki sortu duen Sustraiak
bilduma baten baitan.
Lekuko guzi horiek eskertu nahi ditugu hemen, haien denbora eta oroitzapenak,
haien gogoeta eta azterketak eskaini dizkigutelako. Irakurleak ez
du ahantzi behar ez direla hemen argitaratuak izateko asmoz idatziak izan
diren testuak, baizik eta ahoz emanak izan diren mintzaldi batzuen transkripzioak.
Lekukotasun hauek, batzutan arrunt inprobisatuak ziren eta
mintzalariari aitzinetik pasatu genizkion zerrenda batzuen inguruan osatuak.
Besteak berriz, prestatuagoak eta landuagoak izan ziren.
Espero dugu testu hauen argitalpenak ez duela bakarrik lagunduko
gure iraganaren ezagutzen, baina lagunduko gaituela gure etorkizuna hobeki
prestatzen, Euskal Herriko izena hartzen duen munduko leku honena,
gure arbasoek eskainia eta gure haurrei mailegatu dieguna.

Sustraiak: Iparraldeko mugimendu abertzalearen Historiaren haritik