Soldatak eta enplegua: doikuntza politiken ondorio larriak

2014/04/07
Hemen daukazu "Soldata dirua baino gehiago da" kanpainarako egin dugun bigarren diapo aurkezpena. Kasu honetan krisiaren aitzakiarekin bultzatzen ari diren doikuntza eta murrizketa politikek dituzten ondorio larriak azaltzen ditugu. Ondorio larriak guretzako, jakina, pobrezia, desberdintasun sozialak eta langabezia eragiten baitituzte gutxi batzuren mesederako.